2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 16ko 62/2025 Ebazpenaren bidez, alkateak Naiara Aizpuru Sagaseta alkateordearen esku utzi du ezkontza zibila egiteko eskudantzia. Ezkontza Donamariako Udaletxean izanen da, 2025eko abuztuaren 29an.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Donamarian, 2025eko maiatzaren 16an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.
Iragarkiaren kodea: L2507158