114. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

25-00546 gora jotzeko errekurtsoa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka

Jaso da Miren Alazne Fuentes Gutiérrezek Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 25-00546 gora jotzeko errekurtsoa Berriobeitiko Udalaren osoko bilkurak 2025eko plantilla organikoa behin betiko onesteko hartutako erabakiaren aurka. Onespen hori 2025eko martxoaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduari, zehazki, 12.2 artikuluari, maiatzaren 24ko 173/199 Foru Dekretuak eman zion idazketa berriaren arabera (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Berriobeitin, 2025eko maiatzaren 23an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2507565