114. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARLEGIKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Arlegiko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko martxoaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Arlegiko Kontzejuaren 2025erako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Erabaki hori argitaratu zen 2025eko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 14an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork ez erreklamaziorik ez oharrik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoz onetsitzat hartzen da, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari; hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 12.925,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 40,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 10.700,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 10.470,53 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 34.135,53 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 7.750,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 16.500,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 3.885,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 6.800,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 34.935,00 euro.

Arlegin, 2025eko maiatzaren 19an.–Kontzejuko burua, Christian Waskonig Caro.

Iragarkiaren kodea: L2507188