114. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2025eko maiatzaren 7an egin ohiko osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, biltzen dituena 2025eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Horiek horrela, erabaki hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ameskoabarrengo Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, eta espedientea jendaurrean jartzen da Ameskoabarrengo Udal Idazkaritzan (San Anton karrika 30, Zudairi), argitaratzen denetik hamabortz egun balioduneko epean, herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Aditzera ematen da ezen espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela baldin jendaurrean egoteko epean alegaziorik jartzen ez bada.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2025eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2507238