1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1101/2025 EBAZPENA, 2025eko ekainaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, honako ebazpen hau aldatzen duena: 1306/2023 Ebazpena, 2023ko ekainaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazten dituena -geroago, 2025eko otsailaren 25eko 351/2025 Ebazpenaren bidez eta 2025eko maiatzaren 26ko 1026/2025 Ebazpenaren bidez aldatu zen-.
2023ko maiatzaren 31ko 51/2023 Foru Dekretuaren bidez (2023ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 2koa), Ramón Gonzalo García jauna izendatu zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore, unibertsitateko komunitateko kideek hautatu baitzuten sufragio unibertsalaren bidez.
Horren ondoren, honako ebazpen hau eman zen: 1306/2023 Ebazpena, 2023ko ekainaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, errektoretza-taldearen egitura orokorra onesten eta haren funtzioak zehazten dituena. Ebazpen hori 2023ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 27an.
2025eko otsailaren 1ean, errektoretza-taldea berritu egin zen partzialki, eta, horren ondorioz, aldatu egin ziren honako lau errektoreordetza hauen titularrak: Ikerketako Errektoreordetza, Irakaskuntzako Errektoreordetza, Irakasleen Gaietarako Errektoreordetza eta Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako Errektoreordetza. Gainera, kudeatzaile berria izendatu zen.
351/2025 Ebazpenaren bidez -2025eko otsailaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana (2025eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 6an)-, 1306/2023 Ebazpena aldatu zen -2023ko ekainaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazten dituena-, honako helburu nagusi honekin: Ikerketako Errektoreordetzari esleitzea "Tuterako campusaren garapena eta estrategia", zeina Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako Errektoreordetzaren jarduketa-eremua izan baitzen ordura arte.
1026/2025 Ebazpenak -2025eko maiatzaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana (2025eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 2an)- errektoretza-taldearen baitan egindako beste berrikuntza bat formalizatu zuen; zehazki, Garapen Digitaleko Errektoreordetzaren titularra aldatzea eta Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko Errektoreordetza sortzea, honako bi errektoreordetza hauek batuta: Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetza eta Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetza. Azken errektoreordetza horren errektoreordeak hartu du errektoreordetza berriaren kargua, horregatik galarazi gabe enpleguarekin eta ekintzailetzarekin zerikusia duten eginkizun jakin batzuk beste organo batzuei esleitzea.
Ebazpen honen bidez, unitate organikoen mendekotasun funtzionalaren taula osatzen da, Unita Atalaren eta Teknologiaren eta Kudeaketaren Unitatearen atxikipena formalizatuz. Horretaz gain, eraginkorragoak izateko, komeni da prestakuntza jarraituari eta ikasketa berekiei dagozkien funtzioak Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko Errektoreordetzatik Irakaskuntzako Errektoreordetzara pasatzea.
Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 50. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Bakarra: 1306/2023 Ebazpena aldatzea -2023ko ekainaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazten dituena; 2025eko otsailaren 25eko 351/2025 Ebazpenaren bidez eta 2025eko maiatzaren 26ko 1026/2025 Ebazpenaren bidez aldatua- honela:
Bat.–Bigarren artikuluaren laugarren apartatua honela idatzia geldituko da:
"4. Mendekotasun organikoaren kalterik gabe, unitate organikoen mendekotasun funtzional hau zehazten da:
–Funtzionalki errektorearen mende dauden unitateak:
a. Errektoretza / Barne kontrola.
b. Errektoretza / -- / Ikuskaritza.
c. Errektoretza / -- / Errektoretzako Kabinetea.
d. Errektoretza / -- / -- / Berdintasunerako Unitatea.
e. Errektoretza / -- / -- / Datuen Babeserako Unitatea.
–Funtzionalki Ikerketako errektoreordearen mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / Ikerketa Zerbitzua.
b. Kudeatzailetza / -- / -- / Ikerketa Institutuei I+G-etan Laguntzeko Unitatea.
c. Kudeatzailetza / Liburutegi Zerbitzua.
–Funtzionalki Irakasleen Gaietarako errektoreordearen mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / -- / -- / Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoa - Laborategiari Laguntzeko Unitatea.
b. Kudeatzailetza / -- / -- / Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Saila-Laborategiari Laguntzeko Unitatea.
c. Kudeatzailetza / -- / -- / Ingeniaritza Saila- Laborategiari Laguntzeko Unitatea.
d. Kudeatzailetza / -- / -- / Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saila-Laborategiari Laguntzeko Unitatea.
e. Kudeatzailetza / -- / -- / Zientzien Saila-Laborategiari Laguntzeko Unitatea.
f. Kudeatzailetza / -- / -- / Osasun Zientzien Saila-Laborategiari Laguntzeko Unitatea.
–Funtzionalki Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordearen mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / -- / Analisirako eta Programaziorako Atala.
b. Kudeatzailetza / -- / Antolamendurako eta Kalitaterako Atala.
–Funtzionalki Garapen Digitaleko errektoreordearen mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / Informatika Zerbitzua.
–Funtzionalki Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko errektoreordearen mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / -- / Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atala.
b. Kudeatzailetza / -- / Unibertsitate Zabalpenaren Atala.
c. Kudeatzailetza / -- / -- / Dibertsitatearen eta Inklusioaren Unitatea.
–Funtzionalki Irakaskuntzako errektoreordearen mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / Irakaskuntza Zerbitzua.
b. Kudeatzailetza / -- / Hizkuntza Plangintzarako Atala.
c. Kudeatzailetza / -- / Euskararako Atal Teknikoa.
d. Kudeatzailetza / -- / -- / Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegia.
–Funtzionalki Nazioartekotzeko eta Lankidetzako errektoreordearen mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / -- / Nazioartekotze eta Lankidetza Atala.
b. Kudeatzailetza / -- / Unita Atala.
–Funtzionalki Errektoretzako kabineteburuaren mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / Informazio eta Komunikazio Zerbitzua.
–Funtzionalki errektorearen idazkariaren mende dauden unitateak:
a. Errektorea / -- / -- / -- / Goi-kargudunen idazkariak.
–Funtzionalki idazkari nagusiaren mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / Zerbitzu Juridikoa.
b. Kudeatzailetza / -- / Agirien Kudeaketaren eta Artxibo Nagusiaren Atala.
c. Kudeatzailetza / -- / Idazkaritza Teknikoa.
–Funtzionalki kudeatzailearen mende dauden unitateak:
a. Kudeatzailetza / Giza Kapitalaren kudeatzaileordea.
b. Kudeatzailetza / Giza Baliabideen Zerbitzua.
c. Kudeatzailetza / Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua.
d. Kudeatzailetza / Ekonomia Gaietarako Zerbitzua.
e. Kudeatzailetza / -- / Sailen eta Ikastegien Atala.
f. Kudeatzailetza / -- / Osasun Sustapenerako eta Jasangarritasunerako Atala.
g. Kudeatzailetza / -- / -- / Teknologiaren eta Kudeaketaren Unitatea".
Bi.–Seigarren artikulua honela idatzia geldituko da:
"Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko Errektoreordetzak honako jarduketa-eremu hau du:
–Ikasleak Unibertsitatean sartzeko eta onartzeko prozedurak.
–Ikasleei harrera egitea eta informazioa, aholkuak eta orientabidea ematea.
–Ikasketa-araubidea eta iraupen-araubidea.
–Diziplina akademikoa.
–Ikasleen Kontseilua.
–Harremanak ikasleen elkarteekin.
–Ikasteko bekak eta laguntzak.
–Unibertsitateko ikasle ohiak eta adiskideak.
–Unibertsitatearen konpromiso soziala.
–Berdintasuna.
–Jakintzaren dibulgazioa.
–Unibertsitatearen presentzia publikoa arlo soziokulturalean.
–Prestakuntza osagarriko kultur eta kirol jardueren programazioa, segimendua eta kontrola.
–Kultur ondarearen kudeaketa.
–Esperientziaren Gela.
–Unibertsitateko gizarte ekintza.
–Ikasleen arreta psikosoziala.
–Arreta aniztasunari.
–Harremanak proiekzio sozialari eta kulturalari lotutako fundazioekin.
–Unibertsitate osasungarria.
–Boluntariotza unibertsitarioa eta mentoretza soziala.
–Ingurumeneko jasangarritasuna eta estrategia campusetan, Kudeatzailetzarekin lankidetzan.
–Erakundeekin elkarlanean sortutako katedrak".
Hiru.–Bederatzigarren artikulua honela idatzia geldituko da:
"Ikerketako Errektoreordetzari jarduketa-eremu hau dagokio:
–Graduko eta masterreko titulazio ofizialen diseinua, egiaztapena, ezarpena, segimendua, akreditazioa eta kalitatea.
–Graduko eta masterreko titulazio ofizialen iraungitzea.
–Tituluen sustapena.
–Unibertsitateko irakaskuntzaren plangintza, antolamendua, segimendua eta kontrola.
–Ikastegietako eta sailetako irakaslanaren koordinazioa.
–Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiko zuzendaritza.
–Irakaskuntza-berrikuntzaren promozioa eta sustapena.
–Irakasle eta ikertzaileen prestakuntza jarraitua, Irakaskuntzako Errektoreordetzarekin lankidetzan.
–Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren zuzendaritza.
–Euskararen promozioa eta sustapena unibertsitateko prestakuntzan.
–Harremanak euskalgintzan diharduten erakunde publiko eta pribatuekin.
–Prestakuntza jarraitua eta ikasketa berekiak".
Lau.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.
Iruñean, 2025eko ekainaren 4an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
Iragarkiaren kodea: F2508038