1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
462/2025 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira hauteskunde-batzordeko eta baremazio-epaimahaiko kideak, Elizondoko osasun eskualde oinarrizkoko zuzendaria hautatzeko prozedurarako.
Azaroaren 2ko 217/1994 Foru Dekretuak arautzen du osasun eskualde oinarrizkoetako zuzendariak hautatzeko prozedura, eta ezartzen du ezen osasun eskualde oinarrizkoko zuzendaria Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatuko duela, alegatutako merezimenduak baloratu ondotik, foru dekretu horretan ezarritako prozedurari jarraikiz.
Elizondoko osasun eskualde oinarrizkoko zuzendari postua hutsik dagoenez, eta ikusirik badirela hura betetzeko zenbait izangai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 31ko 348/2025 Ebazpenaren bidez hauteskundeetarako dei egin zen, Elizondoko osasun eskualde oinarrizkoko zuzendaria hautatzeko prozeduraren barruan.
Bidezkoa da orain izendatzea, batetik, hauteskunde-prozesua gainbegiratuko duen hauteskunde-batzordeko kideak eta, bestetik, proposatzen diren izangaien merezimenduak baloratuko dituen baremazio-epaimahaikoak, hori guztia aipatutako foru dekretuan ezarritakoarekin bat.
Hauteskunde-mahaia osatzeari dagokionez, foru dekretuaren 9. artikuluan adierazten da mahaia hauteskunde-egunean berean osatu behar dela, hau da, 2025eko ekainaren 12an, eta, beraz, ez da beharrezkoa aldez aurretik izendatzea mahai horretako burua eta kidea; mahaiko idazkaria nor izanen den, berriz, lehen aipatutako ebazpenean adierazita dago.
Hauteskunde-batzordeko kideen ordezkoak izateko, ebazpen honetan aipatzen diren pertsonak izendatzen dira, foru dekretu horren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari emandako ahalmenaz baliatuta.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek emandako ahalmenen ondorioz,
EBAZTEN DUT:
1. Hauteskunde-prozesua gainbegiratuko duen hauteskunde-batzordeko kideak izendatzea:
Batzordeko burua: José María Ayerra Lazcano jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea, eta, ordezko gisa, Eva Isabel Tellechea Lavin andrea, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuko burua.
Batzordekidea: Marta Beamonte Aréjula andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoko Zerbitzuko burua, eta, ordezko gisa, María José Álvarez Los Arcos andrea, Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Baliabideen Kudeaketarako Laguntza Juridikoaren Ataleko burua.
Idazkaria: María José Díaz Zalduendo andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Hautapen Prozesuak, Lanpostuak Betetzea eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzuko burua, eta, ordezko gisa, Nieves Roda Movilla andrea, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuko Langileen Antolamendu eta Araubidearen Ataleko burua.
2. Ezartzea ezen hauteskunde-mahaia hauteskunde-egunean eratuko dela, hau da, 2025eko ekainaren 12an, irizpide hauen arabera:
Mahaiko burua: osasun-eskualde oinarrizkoan boto-eskubidea duten langileen artean, zaharrena.
Mahaiko kidea: osasun-eskualde oinarrizkoan boto-eskubidea duten langileen artean, gazteena.
Idazkaria: Jaime Araujo Egaña jauna, eta, ordezko gisa, María Teresa Fernández Baraibar andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa).
Mahaiko buruaren edo langile gazteena den mahaikidearen kargurako hautatua bertan ez dagoen izangai edo langile bat bada, adinean hurrengoa denak beteko du kargua.
3. Baremazio-epaimahaiko kide izendatzea honako hauek:
Epaimahaiko burua: Ignacio Iriarte Aristu jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, eta, ordezko gisa, José María Ayerra Lazcano jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.
Epaimahaikidea: Susana Miranda Alcoz andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailea, eta, ordezko gisa, María Luisa Torres Lizasoain andrea, osasun kudeaketako teknikaria.
Epaimahaikidea: Victoria Güeto Rubio andrea eta, ordezko gisa, Patricia Fanlo Mateo andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatuta.
Epaimahaikidea: Ana Puig Arrastia andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordea, eta, ordezko gisa, Alodia Lecea Compains andrea, osasun kudeaketako teknikaria.
Idazkaria: Carlos Javier Suescun Sánchez jauna, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuko burua, eta, ordezko gisa, Silvia Blanco Azcona andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Administrazio Ataleko burua.
4. Mahaiaren osaketaren kontrako erreklamazioak hauteskunde-batzordeari aurkeztuko zaizkio aurkaratutako egintza sortu ondoko 48 orduko epean, eta 48 orduko epean ebatzi beharko dira, aurkezten direnetik hasita.
5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzari, Profesionalen Zerbitzuari eta Profesionalen Zuzendaritzari; hauteskunde-batzordeko kideei, hauteskunde-mahaiko kideei eta kalifikazio epaimahaiko kideei, denek jakin dezaten.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko apirilaren 30ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2506357