1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1365/2025 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Amaya Martiarena Orce andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, Medikuntza Intentsiboko arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean Medikuntza Intentsiboko arloko fakultatibo espezialista lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
000056/2024 Epaiaren bidez, baietsi egin zen Amaya Martiarena Orce andrearen administrazioarekiko auzi-errekurtso bat, Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 9ko 156E/2023 Foru Aginduaren aurkakoa.
Baiespen horrek berekin dakar deklaratzea ezen Amaya Martiarena Orce andreak eskubidea duela izena emandakotzat agertzeko Medikuntza Intentsiboko plazetarako merezimendu-lehiaketan, zeinetarako deialdia Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.
Epai horretan oinarrituta, 2025eko urtarrilaren 31n, Amaya Martiarena Orce andrea izendatzeko proposamena onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Medikuntza Intentsiboko arloko fakultatibo espezialistaren lanposturako.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta Amaya Martiarena Orce andreak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Amaya Martiarena Orce andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Medikuntza Intentsiboko arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta 73474 zenbakia duen plaza hutsa esleitzea, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikita dagoena eta destinoa Iruñean duena.
2. Izendatutako izangaiak 2025eko ekainaren 11n hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
Iragarkiaren kodea: F2507276