1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1286/2025 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Miriam Recalde Maestre andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, sukaldeko laguntzaile lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2952/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldeko laguntzaileen lau plaza, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 578/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 2141/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 15ean.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko plazetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 1952/2024 Ebazpenaren bidez, azaroaren 20ko 327/2024 Ebazpenaren bidez eta otsailaren 3ko 327/2025 Ebazpenaren bidez izendatu egin ziren.
Horretarako ezarritako epearen barruan eskatuta, Luis Javier Carlos Nicuesa jaunari, txanda irekiko izangaia bera, borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, Administrazio honetako beste lanpostu batean ari zelako lanean.
Hori kontuan hartuta, 2024ko abenduaren 23an, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, eta bertan Miriam Recalde Maestre andrea sartu zen, hautapen prozesua txanda irekitik gainditu duten izangaien zerrendan haren ondo-ondotik dagoen izangaia delako.
Eskatutako dokumentazioa aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Miriam Recalde Maestre andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, sukaldeko laguntzaile lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 7978 zenbakiarekin identifikatutako plaza esleitzea. Plaza hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako El Vergel zahar-egoitzari atxikita dago, eta Iruñean du destinoa.
2. Izendatutako izangaiak 2025eko ekainaren 9an hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2506998