2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLAMAYOR DE MONJARDÍN
Jarduera-lizentzia ematea. Ibilgailuen garajea
Villamayor de Monjardingo Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 16ko ebazpen baten bidez, ebatzi zuen jarduera sailkaturako lizentzia ematea honako datu hauek dituen jarduerarako:
Sustatzailea: Óscar Barbarin Luquin.
Jarduera: ibilgailuen garajea.
Tokia: 1. poligonoko 410. katastro-lurzatia.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da lizentzia eman dela, jarraikiz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan ezarritakoari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Villamayor de Monjardinen, 2025eko maiatzaren 19an.–Alkate udalburua, Jaime del Villar Tolosa.
Iragarkiaren kodea: L2507213