2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
Aldaketa katastroan
Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 29ko ebazpen baten bitartez, ofizioz abiarazi zen Jaizko Udaleko landa-lurreko ondasunen katastroak aldatzeko prozedura, honako honen gainekoa: gatzaga aldean dauden lurzatien titulartasunaren mugapena.
Iragarki honen bidez, aditzera ematen zaie interesdunei katastroko aldaketa horren espediente osoa Udal Idazkaritzan dutela eskura, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hilabetez azter dezaten, bulego orduetan (astearteetan eta ortzegunetan, 9etatik 15etara), eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jaitzen, 2025eko maiatzaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L2507819