113. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Jarduera zabaltzea. Giza kontsumoko barazkiak ekoizteko berotegia, fresko kontsumitzeko

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Biodipe SL.

Jarduera: giza kontsumoko barazkiak ekoizteko berotegia, fresko kontsumitzeko (handitzea).

Tokia: 5. poligonoa, 768., 769. eta 973. luzatiak.

Ribaforadan, 2025eko maiatzaren 16an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2507226