113. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

563/2025 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Tuterako Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentzialeko kideak izendatzen dituena.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren eta, hain zuzen ere, estatutu horien 99. artikuluan ezarri ziren osasun barrutiko batzorde tekniko asistentzialen osaera eta eginkizunak.

Osasuneko kontseilariaren martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduak (organo beraren azaroaren 28ko 154/1997 Foru Aginduak eta azaroaren 7ko 125/2011 Foru Aginduak aldatua) langileen ordezkariak hautatzeko araudia ezartzen du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako zentroetako eta organo zentral eta periferikoetako gobernu organoetarako eta batzorde tekniko asistentzialetarako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 20ko 147/2025 Ebazpenaren bidez, hauteskundeetarako deia egin zen Tuterako Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentzialeko kideak izendatzeko (2025eko 41. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 28koa).

Hauteskunde prozesua bukaturik, Hauteskunde Batzordeak, 2025eko apirilaren 28an, hautatutako izangaiak behin betiko aldarrikatzea erabaki zuen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak emandako ahalmenen ondorioz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek Tuterako Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentzialeko kide izendatzea, ospitale horretako sektore edo kolektiboetako langileen ordezkari izan daitezen:

–María Pilar Martínez Rubio andrea, alboko fakultatibo espezialisten ordezkaria.

–Erika Navarro Ruiz andrea, ospitaleko erizaintza unitateetako buruen ordezkaria.

–Almudena Escalada Abraham andrea, ospitaleko tituludun osasun langileen ordezkaria.

–Fernando José Juárez Barillas jauna, oinarrizko osasun laguntzako taldeetako zuzendarien ordezkaria.

–Rosa María Blasco Gil andrea, oinarrizko osasun laguntzako taldeetako familiako medikuen ordezkaria.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau hautatutako kideei jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eta Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari eta Profesionalen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 19an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2507182