2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Finken normalizazio proiektua, 3. poligonoko 25., 66. eta 69. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatetzaren abenduaren 16ko 78/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Eloko 3. poligonoko 25., 66. eta 69. lurzatietan finkak normalizatzeko proiektua, Eloko Udalak sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Elon, 2025eko maiatzaren 16an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.
Iragarkiaren kodea: L2507150