2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Kontserben biltegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Mirandensis SL.
Jarduera: kontserben biltegia.
Tokia: 3. poligonoko 488., 489., 491. eta 1311. lurzatiak (Dehesa kalea).
Miranda Argan, 2025eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2507247