Iragarkia
113. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 6a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Aldaketa, tasak eta prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Martzillako Udalak, 2025eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tasak eta prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa, 201499K administrazio espedientean ageri denarekin bat etorriz.
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2025eko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 18an. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira aipatu tasak, zeinak aldatu baitira lehenago argitaratu zirenetik, eta agindu da haiek osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzaten. Aldaketarik ez dutenek indarrean jarraituko dute.
Hala, jarraian ageri dira 2025rako behin betiko onetsi diren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak.
Martzillan, 2025eko maiatzaren 9an.–Alkate udalburua, M.ª Esther Villanueva Ucar.
UDALAREN TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK 2025. URTERAKO
Karga-tasak
–Landa-lurreko ondasunak: %0,32.
–Hiri-lurreko ondasunak: %0,32.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga; Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifei tasa hau aplikatuko zaie: %1,40.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga, honako tasa hau: %13.
–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatzea, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.
–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituenak.
- %50eko murriztapena ECO ziurtagiria duten ibilgailuei.
- %100eko murriztapena 0 isuriko ziurtagiria duten ibilgailuei.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, zerga-tasa hau: %5.
–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: %0,25eko zerga-tasa.
Espedienteak eta agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak
–DIN-A4 tamainako fotokopia bakoitza, zuri-beltzean: 0,21 euro.
–DIN-A4 tamainako fotokopia bakoitza, koloretan: 0,47 euro.
–DIN-A3 tamainako fotokopia bakoitza, zuri-beltzean: 0,25 euro.
–DIN A-3 tamainako fotokopia bakoitza, koloretan: 0,50 euro.
–Espediente edo agiri bat CDan grabatzea; CD bakoitza: 10 euro.
–Fax igorpenak:
- Lehen orria: 3 euro.
- Agiri bereko 2. orria eta hurrengoak: 0,30 euro.
–Fotokopia eginbidetu bakoitza: 2 euro.
–Dokumentuen konpultsak:
- Lehen orria: 3 euro.
- Agiri bereko 2. orria eta hurrengoak: 0,30 euro.
–Ziurtagiriak: 3 euro.
–Erroldatze ziurtagiriak: 1,5 euro.
–Txostenak, ziurtagiria dutenak nahiz ez dutenak, interes pribatuagatik alderdi batek eskatuak: 18,50 euro.
–Lurzatien gaineko zedulak: 3 euro.
–Katastroko orriak: 1 euro.
–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak:
- Babes ofizialeko etxebizitza deskalifikatu bakoitza: 18 euro.
–Aparkatzeko txartelak: 26,26 euro.
–Arma txartelak izapidetzea: 25 euro.
–Animalia arriskutsuak edukitzeko txartelak izapidetzea: 50 euro.
–Izatezko bikotearen inskripzioa: 16,50 euro.
–Ezkontza zibilak:
- Gazteluko patioaren erabilera, mahaiak, aulkiak, soinu-ekipamendua (teknikaririk gabe) eta argazki-erreportajea: 250 euro.
- Osoko bilkuren aretoaren erabilera, jaiegunetan eta asteburuetan: 75 euro.
–Gazteendako aretoa:
- Erroldatuak: 15 euro/urtea.
- Erroldatu gabeak: 20 euro/urtea.
–Haur-eskola:
- Haur-eskola (eskolatzea eta jantokia): Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.
Hirigintzako lizentziak emateko tasak (*)
–Plan partzialak edo antolamendukoak, aldaketa partzialak edo bereziak, xehetasun-azterketak, partzelazioak eta birpartzelazioak eta udal plan orokorraren aldaketa puntualak izapidetzea; espediente bakoitza, prentsan iragarkiak argitaratzeko gastuak barne: 1.000 euro.
–Urbanizazio proiektuak, obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,5: 45 euro.
(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie, bai eta eskatzaileak eskatutako lan teknikoena ere, horrelakorik denean.
–Aurrekoetan sartzen ez diren obra lizentziak eskuratzeagatik, obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,22; gutxienekoa: 45 euro.
–Udal zerbitzuen hirigintzako txostenak, alderdi batek eskaturik: 50 euro.
(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie: 45 euro.
–Etxebizitzaren egokitasunaren txostena (dirua sartu izana justifikatu beharko da txostena eskatzean): 50 euro.
Eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak (*)
–Eraikinak lehen aldiz okupatzeko lizentziak ematea: 0,50 euro m² eraiki bakoitzeko.
–Jarduera sailkatuen espedienteak izapidetzea: 240 euro.
(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.
–Irekitzeko lizentziaren agiria luzatzea: 50 euro.
–Jarduera lizentziaren eskualdaketa: 50 euro.
–Poliziaren eginbidea: 60 euro.
–Perituaren txostena: 30 euro.
–Gehitzeko eta banantzeko lizentzia: 50 euro.
–Irekitzeko lizentziaren agiria ematea, titulartasuna aldatzeagatik: 50 euro.
Establezimenduak irekitzeko lizentzien tasak, jarduera sailkatu eta kaltegabeak egiteko (*)
–Saltokiak, 80 m²-tik beherakoak: 200 euro.
–Saltokiak, 80 m² edo gehiagokoak: 310 euro.
–Gestoriak eta/edo bulegoak: 200 euro.
–Ostatuak, kafetegiak, jatetxeak eta josteta aretoak: 575 euro.
–Lantegiak, pabiloi industrialak eta biltegitarakoak, 200 m²-ra bitartekoak: 575 euro.
–Lantegiak, pabiloi industrialak eta biltegitarakoak, 201m²-tik 400 m²-ra bitartekoak: 1.150 euro.
–Lantegiak, industria nabeak eta biltegiak, 400 m²-tik 1000,00 m²-ra bitartekoak: 1.150 euro.
(*) 1.000 m²-tik gora, m² bakoitzeko: 0,20 euro.
–Nekazaritza eta abeltzaintzako pabiloiak: 575 euro.
–Laguntzako eraikin eta merkataritza-lokalak: 300 euro.
(*) Tarifa horiei kanpoko txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.
Hilerriko zerbitzuak egiteko eta hilobien kontzesioak eskuratzeko tasak
–Hilerria (zerbitzuak):
- Ehorzketa zerbitzuak lurrean: 200 euro.
- Ehorzketa zerbitzuak nitxoan: 150 euro.
- Errautsak gordetzea: 70 euro.
- Gorpu-hondakinak ateratzea: 200 euro.
–Hilerria (hilobien, nitxoen eta kolunbarioen kontzesioa):
- Lehen hilobiaren kontzesioa: 382,54 euro.
- Bigarren hilobiaren kontzesioa (ondoan badago): 1.275,19 euro.
- Hirugarren hilobiaren kontzesioa (ondoan badago): 2.551,15 euro.
- Lehen nitxoaren kontzesioa: 450 euro.
- Bigarren nitxoaren kontzesioa: 900 euro.
- Hirugarren nitxoaren kontzesioa: 1.400 euro.
- Kolunbarioaren kontzesioa: 310 euro.
Tasak, erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta bide publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko
Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:
1. epigrafea.–Zangak irekitzea.
1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino gutxiagokoa bada, luzerako metro bakoitzak sortzapen hau ekarriko du:
1.1.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 53,74 euro.
1.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 26,69 euro.
1.1.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 5,36 euro.
1.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa bada, luzerako metro bakoitzak sortzapen hau ekarriko du:
1.2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 80,60 euro.
1.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 40,29 euro.
1.2.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 6,71 euro.
1.3. Zanga irekitzeagatik ibilgailuen zirkulazioa itxi behar bada, erabilera eragozten delako noranzko edo bide batean edo eremu handi batean, horrez gain, ezartzen diren tarifak aplikatuko dira bide publikoa ixteagatik.
2. epigrafea.–Egitea edo kentzea ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapen-irekidurak, argi-zuloak edo kalapatxak eta zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea:
–Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 47 euro.
3 epigrafea.
Sustatzaileek, bermetako, fidantza bat utzi beharko dute, eskudirutan; hain zuzen ere, obraren kostuaren %20.
Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak
–Bide publikoko lurzorua okupatzea:
- Espaloi publikoak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak eta abar paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere, fatxadako eta eguneko: 3,57 euro.
- Espaloi edo bide publikoaren zatiak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak eta abar paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere, fatxadako eta eguneko: 6,93 euro.
- Bide publikoko lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu behar denean, lehen 6 hilabeteetan, eguneko: 15,30 euro.
- Bide publikoko lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, 6 hilabete iragan ondoko lehen egunetik aurrera, eguneko: 23,46 euro.
–Pasabide iraunkorrak:
- 3 metro lineal artekoak: 150 euro.
- 3 metro luzetik goitikoak: aurreko tarifa, gehi honelako errekargua metro bakoitzeko. 40 euro.
- Pasabideko plaka jartzea: 30 euro.
–Taxi zerbitzua:
- 65 urtetik gorakoendako, erretirodunendako eta tratamendu medikoak dituztenendako taxi zerbitzuaren tasa: 10 euro.
- Laguntzaileendako taxi zerbitzuaren tasa: 15 euro.
–Bide publikoa oztopatzen duten ibilgailuak kentzea:
- Turismoak eta furgonetak kentzea: 139,75 euro.
- Furgoiak kentzea (6 metro bitarteko luzera eta gurpil bakuna): 177,87 euro.
- Turismoak eta furgonetak kentzea, zerbitzua egiten bada 20:00etatik 08:00etara bitartean edo larunbat, igande eta jaiegunetan: 195,66 euro.
- Furgoiak kentzea (6 metro bitarteko luzera eta gurpil bakuna), zerbitzua egiten bada 20:00etatik 08:00etara bitartean edo larunbat, igande eta jaiegunetan: 249,00 euro.
–Ostatuetako terrazak:
- Mahai bakoitza, 1. kategoriako bideetan: 6,25 euro hilabetean.
- Mahai bakoitza, 2. kategoriako bideetan: 4,70 euro hilabetean.
- Beladoreak, okupatzen den metro koadro bakoitzeko: 5 euro.
–Saltokiak kaleko merkatu txikian:
- Saltoki finkoak (egun eta m² bakoitzeko): 69,56 euro.
- Aldi baterako saltokiak (egun eta m² bakoitzeko): 1,50 euro.
- Litxarrerien eta antzekoen salmenta (makina bakoitza): 51,71 euro.
- Zirkua: 724,68 euro.
- Publizitatea (m² bakoitzeko): 77,64 euro.
- Barrakak (egun eta m² bakoitzeko): 0,84 euro.
- Ezkutalekuak biltegiratzea, muntatzea eta desmuntatzea: 150 euro.
- Jaiak amaitzen direnetik hilabete iragan bada eta ezkutalekuren bat geratu bada bildu gabe (herriko jaien eta ferien arteko denbora-tartea salbu): 150 euro.
Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak
Igerilekuak.
–Denboraldiko abonua helduentzat (16 urte edo gehiago): 60 euro.
–Bikote ezkonduen eta izatezko bikoteen abonua: 110 euro.
–Denboraldiko abonua haurrentzat (7 urte edo gehiago eta 16 urte baino gutxiago): 33 euro.
–7 urtetik beherakoak (aitak, amak edo tutore abonatu batek lagundurik etorri behar dute): 0 euro.
–65 urtetik gorakoentzako abonua: 25 euro.
–Egun osorako sarrera: 7 euro.
–Goizeko sarrera (irekitzen denetik 15:00ak arte): 4 euro.
–Arratsaldeko sarrera (16:00etatik aurrera): 4 euro.
–Hilabeteko abonua (30 eun jarraian) helduentzat: 30 euro.
–Hilabeteko abonua (30 egun jarraian) adingabeentzat (7 urte edo gehiago eta 16 urte baino gutxiago): 25 euro.
–Hilabeteko abonua (30 egun jarraian) bikote ezkonduentzat edo izatezko bikoteentzat: 55 euro.
–Iraileko abonua bikote ezkonduentzat edo izatezko bikoteentzat: 25 euro.
–Iraileko abonua helduentzat (16 urte edo gehiago): 15 euro.
–Eguneko 10 sarrerako bonua: 40 euro.
–Berriz ematea instalazioetako sarbide kontrolerako eskumuturrekoa, txartela edo giltzatakoa: 1,5 euro.
–Familia ugarietako kideentzako murrizketa: ezarritako prezioaren %10.
–Familia gurasobakarrentzako murriztapena: ezarritako prezioaren %10.
–Murrizketa gazte txartelagatik: ezarritako prezioaren %10.
Kirol pistak.
–Kiroldegia erabiltzea:
- Pista osoa, ordubete: 22 euro.
- Pista erdia, ordubete: 14 euro.
–Padel pista erabiltzea:
- Ordu eta erdi, argia barne: 10 euro.
- 10 erreserbako bonua, argia barne: 70 euro.
–Pilotaleku estalia erabiltzea:
- Ordubete: 4 euro.
- Ordu eta erdi: 6 euro.
- Ordubeteko 10 erreserbako bonua: 28 euro.
- Ordu eta erdiko 10 erreserbako bonua: 42 euro.
–Tenis pista erabiltzea:
- Ordubete: 4 euro.
- Ordu eta erdi: 6 euro.
- Ordubeteko 10 erreserbako bonua: 28 euro.
- Ordu eta erdiko 10 erreserbako bonua: 42 euro.
–Futbol 7ko zelaia:
- Ordubete: 25 euro.
- Ordubete, argi-fokuekin: 2,5 euro.
- Ordu eta erdi, argi-fokuekin: 4 euro.
–Rokodromoa:
- Lagun bat, hiru orduz: 2 euro.
–Autokarabanen gunea:
- Eguneko: 3 euro.
Ur horniduraren tasak
–Hiruhilekoko kuota finkoa, abonatuentzat: 6,095 euro.
–Etxeko ur hornidura, etxebizitzetan eta antzeko erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, herriko kontsultategiak, erlijio etxeak). Kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,64 euro.
–Industria eta merkataritzarako ur hornidura, etxeetarako ez dena (abeltegi, lantegi, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,88 euro.
–Finka partikularretako ureztaketa eta jostetarako ur hornidura, etxeetarako ez dena, kontsumitutako m³ bakoitzeko: 1,7827 euro.
Tarifa horiei BEZa gehituko zaie, dagokien araudian ezarritako ehunekoan.
Estolderia tasa eta hornidura uren eta hondakin uren arazketa tasa
–Estolderia, hiruhilekoko kuota finkoa: 3,44 euro.
–Etxeko estolderia, etxebizitzetan eta gisako erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), hartutako m³ bakoitzeko: 0,149 euro.
–Industria eta merkataritzarako estolderia, etxeetarako ez dena (abeltegi, lantegi, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,2229 euro.
–Kontagailuaren mantentze lana: 1,649 euro.
Prezio horiei BEZa gehituko zaie, araudi egokian ezarritako portzentajean.
–Hornidurarako eta estolderiako harguneak (BEZa kanpo). Halaber, hargunea egiteko behar diren lanen kostua likidatuko da: 110,31 euro.
Murriztapen berezia, lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko edo horren azpiko pentsioa jasotzen dutenentzat
Kontsumoaren gaineko 4.c) artikuluan (ordenantza honen xede dena) ezarritako zerga-egitateei dagokien kuotaren partea %50 murriztuko zaie orokorrean aplikatzen denaren aldean, ordaintzera behartuak Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren laguntza hartzen badu. Laguntza horrek ez du lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa izan beharko, edo halako 2 gehienez ere, ezkontidea badu edo antzeko harremana duen norbaitekin bizi bada, bien diru-sarreren guztizkoa batuta. Ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo desgaitasun bat duten diru-sarrerarik gabeko seme-alabak), lanbide arteko gutxieneko soldata halako 0,2 handituko dira aipatutako muga ekonomikoak, mendekotasuna duen pertsona bakoitzeko.
Nahiz eta aurreko baldintza bete, ez da murriztapen berezi horretarako eskubiderik izanen, baldin eta beste diru-sarrera batzuen bidez urtean gainditzen bada lanbide arteko gutxieneko soldata, izan eskatzailearen beraren diru-sarrerak nahiz etxean harekin bizi direnen sarrerak. Orobat, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarria nahiz higiezina ez da izanen handiagoa 21.000 euro baino, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.
Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
–Eskabidea.
–Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.
–Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo, bestela, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, agertzen duena ez dagoela behartua hura aurkeztera, bai eta eskatzailearen edo bizikideen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako agiriak ere.
–Udal Erroldaren bizikidetzako ziurtagiria.
Betiere, murriztapen bereziaren onuradunak titularra izan beharko du ur horniduraren eta saneamenduaren kontratuan.
Familia ugari edo gurasobakarrentzako murriztapena
%10eko murriztapena, aurretik eskaera eginda, orokorrean aplikatu beharreko kuotari, ordaintzera beharturik dagoena uraren eta saneamenduaren kontratuaren titularra denean eta familia ugaria edo gurasobakarra denean (saneamendu kanonaren tarifa izan ezik). Horretarako, %10eko hobarirako eskaera aurkeztu beharko du udal erregistroan, familia ugariaren edo gurasobakarraren titulartasuna egiaztatzen duten agiriekin batera.
Martzillako Udalak noiznahi ikuska dezake ea betetzen diren murriztapen berezi honetarako eskatzen diren baldintzak, eta kendu eginen die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, bai eta egiaztapen horretarako eskatu zaizkien frogagiriak aurkezten ez dituztenei ere.
Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta Martzillako gaztelua bisitatzeko eta opariak erostekoak
–Bisita egiteko banakako sarrera: 3 euro.
–Bisita gidatua gaztelura, taldeendako sarrera (25 lagunera arte): 3 euro lagun bakoitzeko.
–Bisita gidatua gaztelura, taldeendako sarrera (26 eta 49 lagun artean): 2,50 euro lagun bakoitzeko.
–Bisita gidatua gaztelura, taldeendako sarrera (50 lagun edo gehiago): 2 euro lagun bakoitzeko.
–Sarrera hitzartua, banakako eskaria eginda (argazki erreportajeak etab.), ordu edo frakzio bakoitza: 31,30 euro.
–Agaramontarren eta beaumontarren erakusketarako sarrera (banakakoa): 3 euro.
–Bisita gidatua gaztelura eta agaramontarren eta beaumontarren erakusketara (banakako sarrera): 5 euro.
–Agaramontarren eta beaumontarren erakusketarako sarrera, taldeendako (25 lagunera arte): 3 euro lagun bakoitzeko.
–Agaramontarren eta beaumontarren erakusketarako sarrera, taldeendako (26 eta 49 lagun artean): 2,50 euro lagun bakoitzeko.
–Agaramontarren eta beaumontarren erakusketarako sarrera, taldeendako (50 lagun baino gehiago): 2 euro lagun bakoitzeko.
–Bisita gidatua gaztelura eta agaramontarren eta beaumontarren erakusketara (25 lagun bitarteko taldeak): 5 euro lagun bakoitzeko.
––Bisita gidatua gaztelura eta agaramontarren eta beaumontarren erakusketara (26 eta 49 lagun arteko taldeak): 4 euro lagun bakoitzeko.
–Bisita gidatua gaztelura eta agaramontarren eta beaumontarren erakusketara (50 lagunetik gorako taldeak): 3 euro lagun bakoitzeko.
–Hezkuntza programetarako sarrera (bisita gaztelura): euro bat lagun bakoitzeko.
–Hezkuntza programetarako sarrera (agaramontarren eta beaumontarren erakusketarako bisita): euro bat lagun bakoitzeko.
–Hezkuntza programetarako sarrera (bisita gaztelura eta agaramontarren eta beaumontarren erakusketara): euro bat lagun bakoitzeko.
–Ekitaldi aretoa erabiltzea:
- Egun erdia: 150 euro.
- Egun osoa: 300 euro.
–Erakusketa aretoa hilabetez erabiltzea: 150 euro.
–Aretoak ikastaroetarako erabiltzea:
- Astean egun bateko ikastaroak (hilean): 20 euro.
- Astean 2 eguneko ikastaroak (hilean): 30 euro.
- Astean 3 eguneko ikastaroak (hilean): 40 euro.
–Murriztapenak:
- Lokala erabiltzea gutxienez ere 5 egun jarraian: %20.
- Lokala erabiltzea gutxienez ere 7 egun jarraian: %30.
- Irabazi-asmorik gabeko tokiko elkarteak: salbuetsiak.
–"Opúsculo número 2 Castillo de Marcilla: Historia breve para visitantes" liburua (tamaina:15×21): 10 euro.
–Opúsculo número 9 Diccionario Antiguo de Marcilla y comarca en el siglo XX" liburua (tamaina: 15×21): 15 euro.
–"Opúsculo número 10 efemérides históricas y etnológicas de Marcilla" liburua (tamaina: 15×21): 30 euro.
–Imana, Martzillako gaztelua: 3 euro.
–Giltzatakoa, Martzillako gaztelua: 3 euro.
–Titarea, Martzillako gaztelua: 2,5 euro.
–Bizkar zorroa, Martzillako gaztelua: 3 euro.
–Zurezko giltzatako angeluzuzena, Martzillako gaztelua: 2 euro.
–Koloretako 6 arkatz tutuan, Martzillako gaztelua: 3,50 euro.
–Ohar bloka, azal leunekoa: 4,5 euro.
–Iman txikia, Martzillako gaztelua: 1 euro.
–Ezpata, Martzillako gaztelua: 21 euro.
–Aluminiozko botila, pareta bakunekoa eta mosketoiduna, Martzillako gaztelua: 6 euro.
–Metakrilatoa, 100x100x30, Martzillako gaztelua: 8 euro.
–Metakrilatoa, 160x100x30, Martzillako gaztelua: 10,50 euro.
–Metakrilatoa, 200x80x30, Martzillako gaztelua: 10,50 euro.
–Oroigarriak:
- Ondare immaterialaren DVDa, salneurria: 3 euro.
- Martzillako gazteluaren erreplika, salneurria: 50 euro.
- Platera, pintatutako armarriarekin, salneurria: 25 euro.
- Erraldoien figurak (bikotea), alabastrinazkoak, salneurria: 50 euro.
San Bartolomé zahar etxea udal patronatuaren tasak
–Autonomoak: 1.575 euro hilean.
–Autonomoak, laguntza behar dutenak: 1.675 euro hilean.
–Mendekotasun moderatua dutenak: 1.875 euro hilean.
–Mendekotasun larria (baloraziorik gabe): 2.884,02 euro hilean.
–Mendekotasun oso larria (baloraziorik gabe): 2.884,02 euro hilean.
–Mendekotasunik ez dutenak eta mendekotasun moderatua dutenak (Open House): 1.763,58 euro hilean.
–Mendekotasun larria dutenak (Open House): 2.884,02 euro hilean.
–Mendekotasun oso larria dutenak (Open House): 2.884,02 euro hilean.
–Eguneko egonaldia, astelehenetik ostiralera: 979,40 euro hilean.
–Eguneko egonaldia, astelehenetik igandera: 1.365,56 euro hilean.
–Eguneko egonaldiak (8 ordu baino gehiagoko zerbitzuak egunean): 7,76 euro orduko.
–Kanpoko jantoki-zerbitzua (bazkaria edo afaria): 6,50 euro.
–Kanpoko jantoki-zerbitzua (bazkaria eta afaria): 10,50 euro.
Vicente Fontán Udalaren Musika Patronatuko erakunde autonomoaren tasak
–Izena emateko eskubideak (LOGSE): 38,68 euro.
–Izena emateko eskubideak (hastapena): 21,49 euro.
–Irakasgai bakoitzeko: 13,92 euro.
–Musika Hizkuntza (hilean): 23,90 euro.
–Hastapena (hilean): 13,05 euro.
–Abesbatza: 13,05 euro.
–Musika tresnen taldea 13,05 euro.
–Musika tresna, LOGSE plana, 30 minutu (hilean): 28,25 euro.
–Musika tresna, LOGSE plana, 35 minutu (hilean): 32,60 euro.
–Musika tresna, LOGSE plana, 40 minutu (hilean): 36,95 euro.
–Musika tresna, LOGSE plana, 45 minutu (hilean): 42,44 euro.
–Musika tresna, Musika Hizkuntza egin gabe, 30 minutu (hilean): 38,04 euro.
–Musika tresna, Musika Hizkuntza egin gabe, 35 minutu (hilean): 44,58 euro.
–Musika tresna, Musika Hizkuntza egin gabe, 40 minutu (hilean): 51,13 euro.
–Musika tresna, Musika Hizkuntza egin gabe, 45 minutu (hilean): 56,52 euro.
–Musika tresna , kanpoko ikaslea, 30 minutu (hilean): 65,22 euro.
–Musika tresna , kanpoko ikaslea, 35 minutu (hilean): 75 euro.
–Musika tresna , kanpoko ikaslea, 40 minutu (hilean): 84,88 euro.
–Musika tresna , kanpoko ikaslea, 45 minutu (hilean): 95,64 euro.
–Jotak (hilean): 13,06 euro.
–Rondalla (hilean): 13,06 euro.
–Korala (hilean): 13,06 euro.
–Eskolako banda (hilean): 13,06 euro.
–Gitarra taldea (hilean): 13,06 euro.
–Hastapenerako matrikula (urtean): 21,49 euro.
–Irakasgai bakoitzerako matrikula (urtean): 13,92 euro.
Familia ugari eta gurasobakarrentzako murriztapena
%50eko murriztapena, aurretik eskaera eginda, orokorrean aplikatu beharreko kuotari, ordaintzera beharturik dagoena familia ugaria edo gurasobakarra denean. Horretarako, %50eko hobarirako eskaera aurkeztu beharko du udal erregistroan, familia ugariaren edo gurasobakarraren titulartasuna egiaztatzen duten agiriekin batera.
Martzillako Udalak noiznahi ikuska dezake ea betetzen diren murriztapen berezi honetarako eskatzen diren baldintzak, eta kendu eginen die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, bai eta egiaztapen horretarako eskatu zaizkien frogagiriak aurkezten ez dituztenei ere.
Iragarkiaren kodea: L2506827
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
