2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 437. lurzatian. Hasierako onespena
Lesakako Udaleko alkateak, maiatzaren 19ko 317/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki du hasiera batez onestea Matxiñenea Txikia etxearen hiri-jarduketako plan berezia (1. poligonoko 437. lurzatia), Zigor Goicoechea Iturraldek sustatu duena.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).
Lesakan, 2025eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2507212