113. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Finken normalizazio proiektua, Abintzaoko 6. poligonoko 25. eta 135. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren martxoaren 24ko 8/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da finken normalizazio proiektua, Abintzaoko 6. poligonoko 25. eta 135. lurzatietan, Luis Ignacio Domeño Buldainek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Idotzinen, 2025eko maiatzaren 16an.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.

Iragarkiaren kodea: L2507151