2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Xehetasun-azterketa, Comarca II delakoaren 10. poligonoko 911. lurzatian. Behin betiko onespena
Galar Zendeako Udalak, 2025eko maiatzaren 8an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Comarca II delakoaren 10. poligonoko 911. lurzatian, Resitex SLk sustatua.
Argitara ematen da, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Getze Galarren, 2025eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2507673