2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Aldaketa, Udal Planaren UE-I9 exekuzio-unitatean bizitegi-erabilerarako. Behin betiko onespena
Fontellasko Udalak, 2025eko maiatzaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Behin betiko onestea Fontellasko Udal Planaren aldaketa puntuala UE-I9 exekuzio-unitatean, bizitegi-erabilerarako.
2. Erabaki hau, aldatzen den araudiarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Lurralde Kohesiorako Departamentuari, onetsitako agiria igorrita.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Fontellasen, 2025eko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, María Erica Lasheras Munarriz.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2507812