2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aldaketa, honako honetan: ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena sarrera, izen-emate edo matrikuletarako, hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetako ikastaro eta jardueretarako. Behin betiko onespena
Antsoaingo Udalak, 2025eko otsailaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea ordenantza fiskal bat, prezio publikoak arautzen dituena sarrera, izen-emate edo matrikuletarako, Udalak eta udal zerbitzuek antolatzen dituzten ikastaro eta jardueretarako, kultura, kirol edo gizarte arloetan.
Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2025eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 18koa), interes legitimoa dutenek azter zezaten, eta aurkez zitzaten egoki jotako erreklamazio, kexa edo oharrak, jarritako epearen barnean. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Ez da erreklamazio, kexa edo oharrik egin, eta, beraz, bidezkoa da argitaratzea honako hau: ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena kirol instalazioak erabiltzeko (uda-neguetako igerilekuak, gune hidrotermalak eta instalazio osagarriak) eta kirol abonamenduko jardueretarako.
Antsoainen, 2025eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULETARAKO, UDALAK ETA UDAL ZERBITZUEK ANTOLATZEN DITUZTEN IKASTARO ETA JARDUERETARAKO, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOETAN
Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.
3. artikulua.
I.–Ordainketa bakar batean pagatzen ahalko da kultura eta kirol arloko denboraldiko jardueren prezio publikoa, inskripzioa egitean, edo hiru alditan eta honela:
lehenbiziko epea maiatzean, jarduera berritzen edo hartan izena ematen denean; prezio publikoaren %40 ordainduko da.
Bigarren epea irailean izanen da, eta prezio publikoaren %30 ordainduko da.
Hirugarren ordainketa abenduan eginen da, eta prezio publikoaren gainerako %30 ordainduko da.
II.–Neguko igeriketa ikastaroko jardueretan, prezioaren zenbatekoa inskripzioa egitean pagatzen ahal da, edo bi epetan:
Lehenbiziko epea irailean, izena ematen denean; prezioaren %60 ordainduko da.
Bigarren epea abenduan; prezioaren %40 ordainduko da.
Baldin ez bada zatikatutako kuotaren zenbatekoa ordaintzen ezarritako epeetan, zorra %5 goratuko da, eta beste epe bat jarriko da ordaintzeko. Ordaindu gabe jarraitzeak ekarriko du jarduera egiteko eskubidea galtzea. Baja emanen da jardueran, eta ez da eskubiderik izanen ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko. Orobat, geroratutako kuotak ordaintzeko dituenak ezin izanen du izenik eman ondoko ekitaldietako jardueretan, harik eta zorrak ordaindu arte.
III.–Epe bakarrean ordainduko da bost hilabetetik behera irauten duten jarduera puntualen prezio publikoa, jarduerarako izena ematen denean: lau hilabeteko igeriketa ikastaroak, aquagyma eta beste.
4. artikulua. Dirua bilduko da ezarri bezala, hots, ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian.
5. artikulua. Baldin ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ordaindutako zenbatekoa itzuli eginen zaio.
Tarifak.
6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, edo, bestela, ezarriko dira egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz.
TARIFEN ERANSKINA.–2025-2026 IKASTURTEA
I. epigrafea.–Kirol jarduerak, 14 urte bitarte.
I.1. Kirol eskolak, salbu futbola eta saskibaloia (14 urte bitarte):
–Kirol instalazioetan abonua duten erroldatuak: 160 euro.
–Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatuak: 190 euro.
–Kirol instalazioetan abonua duten erroldatu gabeak: 208 euro.
–Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatu gabeak: 256 euro.
I.2. Futboleko eta saskibaloiko kirol eskola (14 urte bitarte):
–Kirol instalazioetan abonua duten erroldatuak: 192 euro.
–Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatuak: 228 euro.
–Kirol instalazioetan abonua duten erroldatu gabeak: 249,60 euro.
–Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatu gabeak: 307,20 euro.
Jardueraren erdia soilik eginez gero edo astean saio bakarrera soilik joanez gero, kuota orokorraren %50 ordainduko da.
I.3. Haurrendako igeriketa ikastaroak, ikasturte osoa urritik maiatzera (astean bi egun):
–3tik 14 urte bitarte, biak barne:
- Kirol instalazioetan abonua duten erroldatuak: 198 euro.
- Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatuak: 227,70 euro.
- Kirol instalazioetan abonua duten erroldatu gabeak: 237,60 euro.
- Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatu gabeak: 277,20 euro.
I.4. Haurrendako igeriketa ikastaroak, ikasturte osoa urritik maiatzera (astean egun bat: ostirala):
–3tik 14 urte bitarte, biak barne:
- Kirol instalazioetan abonua duten erroldatuak: 148,50 euro.
- Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatuak: 170,80 euro.
- Kirol instalazioetan abonua duten erroldatu gabeak: 178,20 euro.
- Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatu gabeak: 207,90 euro.
I.5. Haurtxoendako igeriketa ikastaroak:
–14 saio, 30 minutukoak, astean egun batean:
- Kirol instalazioetan abonua duten erroldatuak: 65 euro.
- Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatuak: 85 euro.
- Kirol instalazioetan abonua duten erroldatu gabeak: 105 euro.
- Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatu gabeak: 115 euro.
I.6. 16 urtetik gorakoendako igeriketa ikastaroak:
–28 saio, 45 minutukoak, astean 2 egunetan:
- Kirol instalazioetan abonua duten erroldatuak: 115 euro.
- Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatuak: 125 euro.
- Kirol instalazioetan abonua duten erroldatu gabeak: 155 euro.
- Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatu gabeak: 175 euro.
I.7. Igeriketa ikastaro trinkoak ekainean (haurrendako):
–15 saio, 30 minutukoak, astean 5 egunetan:
- Kirol instalazioetan abonua duten erroldatuak: 60 euro.
- Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatuak: 70 euro.
- Kirol instalazioetan abonua duten erroldatu gabeak: 80 euro.
- Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatu gabeak: 95 euro.
I.8. Kirol esparruko beste ikastaro eta jarduera batzuk:
Jarduera bera egiteak eragindako kostuen arabera kalkulatuko da prezio publikoa.
II. epigrafea.–Gazte eta helduendako kirol jarduerak.
II.1. Denboraldiko kirol jarduerak (salbu futbola eta saskibaloia), 15 eta 17 urte arteko federatuendako nahiz federatu gabeendako:
–Kirol instalazioetan abonua duten erroldatuak: 185 euro.
–Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatuak: 220 euro.
–Kirol instalazioetan abonua duten erroldatu gabeak: 240 euro.
–Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatu gabeak: 296 euro.
II.2. Denboraldiko futbol eta saskibaloi jarduerak, 15 eta 17 urte arteko federatuendako nahiz federatu gabeendako:
–Kirol instalazioetan abonua duten erroldatuak: 222 euro.
–Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatuak: 264 euro.
–Kirol instalazioetan abonua duten erroldatu gabeak: 288 euro.
–Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatu gabeak: 355,20 euro.
II.3. Denboraldiko kirol jarduerak (salbu futbola eta saskibaloia), 18 urtetik gorako federatuendako nahiz federatu gabeendako:
–Kirol instalazioetan abonua duten erroldatuak: 210 euro.
–Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatuak: 250 euro.
–Kirol instalazioetan abonua duten erroldatu gabeak: 273 euro.
–Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatu gabeak: 336 euro.
II.4. Denboraldiko futbol eta saskibaloi jarduerak, 18 urtetik gorako federatuendako nahiz federatu gabeendako:
–Kirol instalazioetan abonua duten erroldatuak: 252 euro.
–Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatuak: 300 euro.
–Kirol instalazioetan abonua duten erroldatu gabeak: 327,60 euro.
–Kirol instalazioetan abonurik ez duten erroldatu gabeak: 403,20 euro.
II.5. Mantentze-gimnasia 60 urtetik gorakoendako:
–Hiru saio astean, ordubetekoak: 77 euro denboraldiko.
II.6. Uretako jarduerak 60 urtetik gorakoendako. (Igeriketa eta aqyagym):
–Bi saio astean, 0,75 ordukoak: 77 euro lauhilekoan.
II.7. Indarra lantzeko jarduera 60 urtetik gorakoendako:
–Saio bat astean, ordubetekoa: 77 euro denboraldiko.
II.8. Antsoaingo Udalak eta Nafarroako Osasun Zerbitzuak (Antsoaingo Osasun Barrutia-Oinarrizko Laguntza) sinaturiko hitzarmenean jasotako jarduerak: Ariketa fisikoaren errezeta:
II.8.1. Abonatuak: 2 euro hilabetean.
II.8.2. Abonatu gabeak: 5 euro hilabetean.
III. epigrafea.–Haur eta helduendako kultura-jarduerak.
III.1. Hiri kanpalekuak:
13,22 euro egunean.
III.2. Haurrendako ikastaroak:
6 urtetik 14 urtera bitarte, biak barne: 160,00 euro ikastaro bakoitzeko bizilagunendako; 180,00 euro, bizilagun ez direnendako.
III.3. Haurrendako tailerrak:
20 ordu baino gutxiagoko iraupena duten tailer monografikoetan, izena ematen dutenek matrikula gisa ordaindu beharko dute jardueraren kostuaren %50.
III.4. Helduendako tailerrak:
20 ordu baino gutxiagoko iraupena duten tailer monografikoetan, izena ematen dutenek matrikula gisa ordaindu beharko dute jardueraren kostuaren %50.
IV. epigrafea.–Bestelako jarduerak.
IV.1. Kirolerako hiri kanpalekuak (bost egunekoak):
–Antsoaingo bizilagunak: 115,24 euro.
–Antsoaingo bizilagun ez direnak: 146,35 euro.
V. epigrafea.–Antzokiko sarrerak.
V.1. Haurrendako eta adin ororendako:
–Zinema, antzerkia eta beste batzuk: 4,00 euro saio bakoitzeko.
Txarteldegian bildutakoaren arabera kontratatutako ikuskizunetan, konpainiarekin adostuko da sarreren prezioa, emanaldiaren kontratua egitean.
V.2. Helduak:
–Zinema, abesbatzak, bandak, musika klasikoa: 5,00 euro saio bakoitzeko.
–Antzerkia, dantza, musika: 7,00 euro saio bakoitzeko.
–Ikuskizun bereziak: 11,00 eurotik 22,00 eurora bitarte saio bakoitzeko. Ondorio horietarako, ikuskizun berezitzat hartuko dira kontratatzeko prezioa 3.000,00 eurokoa edo garestiagoa denean (BEZa barne).
Txarteldegian bildutakoaren arabera kontratatutako ikuskizunetan, konpainiarekin adostuko da sarreren prezioa, emanaldiaren kontratua egitean.
Epigrafeen gaineko oharrak:
1.–Eskainitako jardueraren batean ez dagoenean plaza nahikorik, zozketa bidez esleituko dira plazak, lehentasun-irizpide batzuei jarraikiz: lehenik eta behin, kirol instalazioetan abonua duten Antsoaingo bizilagunak; bigarrenik, kirol instalazioetan abonurik ez duten Antsoaingo bizilagunak; hirugarrenik, kirol instalazioetan abonua edukirik Antsoaingoak ez direnak; laugarrenik, Ezkaba ikastetxe publikoan ikasten duten eta Antsoaingoak ez direnak; eta azkenik, kirol instalazioetan abonurik ez duten, Ezkaba ikastetxe publikoan ikasten ez duten eta Antsoaingoak ez direnak.
2.–Antolaketa eta programazio arrazoiak direla-eta, ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko behin betiko inskripzioa bete ondoren. Edonola ere, urritik maiatzera bitarteko iraupena duten ikastaro guztiei dagokienez, jardueraren lehenbiziko hogeita hamar egunen barnean, Udalak ordaindutako zenbatekoa itzultzen ahalko du, baldin behar bezala dokumentaturiko justifikazio bereziak badaude (esate baterako, jarduera ez egitea gomendatzen duten mediku-txostenak edo jarduerara bertaratzea nabarmen zailtzen duen etxebizitza-aldaketa egin izana). Ikastaro edo jarduera laburragoetarako, Udalak ordaindutako zenbatekoa itzultzen ahalko du, arestian deskribaturiko moduan, urritik maiatzera bitarteko ikastaroetarako, horiekiko proportzioan eta oinarri hartuta horien iraupen zehatza.
3.–Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak egiten ahalko dira; horiek ordainketa bakarrean ordaindu beharko dira, izena ematean. Behin jarduera hasi ondoren, izen-ematea izapidetzen bada ikastaroaren lehen laurdenean, kuotaren %100 ordainduko da; izena bigarren laurdenean emanez gero, %75 ordainduko da; ikastaroaren erdia iraganik, %50 edo %25 ordainduko da, kontuan harturik ikastaroa hirugarren laurdenean ala laugarren laurdenean dagoen, hurrenez hurren.
4.–Udalerriko bizilagunek baldintza berberetan izan dezaten sarbidea ordenantza honetako jardueretan, kontuan hartuko da zer dagoen xedatua horretarako ezartzen den laguntzen deialdian, eta udal aurrekontuetan partida espezifiko bat gaituko da, honela deitua: "Kuotak ordaintzeko laguntzak, kirol eskoletarako, gazte eta helduendako kirol jardueretarako, erretiratu eta pentsiodunendako gimnastika-saioetarako eta Udalaren Kirol Zerbitzuari lotutako haurrendako kultura-jardueretarako".
5.–Antsoaingo herritarrek eskubidea dute kirol jarduera egin dadin babes harturik Kode Etikoaren balioak, hau da, Udaleko Kirol Zerbitzuak funtzionamenduko oinarrizko arau gisa ezarri nahi duen Kode Etikoaren balioak. Orobat, eskubidea dute komunikaziorako bideak izateko, dagokion kirol entitateari eta Udalari planteatzeko iritzi, iradokizun eta kexak, Udalari buruz eta egindako jarduerari buruz. Beraz, erabiltzaile eta familiei konpromiso hau proposatuko zaie, izena ematerakoan eta Udaleko Kirol Zerbitzuarekin lotutako edozein kirol jarduera egiterakoan:
–Kode Etiko hau onartzea, kirol jardueraren zati bereizezin den neurrian eta, hala, erantzukizun morala hartzea Kode Etikoa bete dadin, erabiltzaile den aldetik edo adingabearen guraso den aldetik.
–Kode Etikoa ezartzen eta garatzen laguntzea, baita aldizka ebaluatzen ere, horretarako jartzen zaizkion baliabideak erabiliz.
–Kirol jarduera gauzatzen den lekuetako instalazioak zaintzea, bai eta aldagelak eta bertan erabiltzen den kirol materiala ere.
Iragarkiaren kodea: L2506550