2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, bete dadin hondakinak kudeatzeko teknikariaren funtzionarioen plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez. Izendapen-proposamena
Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko hondakinak kudeatzeko teknikariaren funtzionarioen plaza bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betez (2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an argitaratua), kalifikazio-epaimahaiak Ibai Goñi Zaldua izendatzea proposatu du.
Ikusirik epaimahaiaren proposamena eta deialdian xedatutakoarekin bat etorriz,
ERABAKITZEN DA:
Proposatutako izangaiari eskatzea, ezen aipatu oinarrian ezarritako agiriak aurkez ditzala Zangozako Mankomunitatearen erregistro orokorrean, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 30 egun naturalen barnean.
Zangozan, 2025eko maiatzaren 13an.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.
Iragarkiaren kodea: L2506971