2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko garbiketako gainbegiralearen lanpostu bat, Obra eta Zerbitzuetako Arloari atxikia. Izendapen-proposamena
Garbiketako gainbegiralearen lanpostu bat, Obra eta Zerbitzuetako Arloari atxikia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak proposamena egin du Ana María Casado Cacho izendatzeko, bera izan baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2025eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Azkoienen, 2025eko maiatzaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2507171