2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, kulturako eta jaietako teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapen-proposamena
Kulturako eta jaietako teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak David Echeverría Irigarayren aldeko izendapen proposamena egin du, bera izan baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2025eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Azkoienen, 2025eko maiatzaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2507169