1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
129E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 2koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren (NA-mIBE) osaera aldatzen duena.
Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu medikamentuekin egiten diren saiakuntza klinikoak, medikamentuen gaineko ikerkuntza batzorde etikoak eta Azterlan Klinikoen Espainiako Erregistroa. Zehazki, haren IV. kapituluak medikamentuen gaineko ikerkuntza batzorde etikoen osaera eta eginkizunak jasotzen ditu, eta autonomia erkidegoko osasun agintaritza eskudunek egiaztatuko dituztela xedatzen du.
Urtarrilaren 31ko 8/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa (NA-mIBE) sortu eta arautu zen. Foru dekretu horren 4. artikuluan ezartzen denez, batzorde hori gutxienez hamar kidek eta gehienez hogeik osatuko dute, eta ordezko kideen kopuru bera ere edukitzen ahal du. Ordezko horiek jardunen dute kargua hutsik badago edo ordezkatzen duten kide titularra kanpoan edo gaixorik badago. Bestetik, 5.1 artikuluak esaten du Osasuneko kontseilariak foru agindu bidez izendatuko dituela Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren kideak, Osasuneko zuzendari nagusiak proposatu ondotik.
Ahalmen hori baliatuz, Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 29ko 161E/2024 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren (NA-mIBE) osaera berritu zen.
Osasuneko zuzendari nagusiak, 2025eko apirilaren 11n egindako txosten batean, proposatu du batzordekide izendatzea Virginia Arrazubi Arrula andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko onkologia medikoko fakultatibo espezialista.
Horrenbestez, eta erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak esleitu dizkidan eskudantziak eta Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa (NA-mIBE) sortu eta arautzen duen urtarrilaren 31ko 8/2024 Foru Dekretuaren 5.1 artikuluak esleitu dizkidanak,
AGINTZEN DUT:
1. Virginia Arrazubi Arrula andrea Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko (NA-mIBE) kide izendatzea.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoari (NA-mIBE).
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 2an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2506461