113. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Deialdia, administrariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, txanda murriztuan. Izendatu beharreko epaimahaikideen izendatzea, onartuen behin betiko zerrenda eta proben hasieraren eguna

Ikusirik aipatu deialdia eta haren oinarriak argitara eman zirela 2025eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 28an.

Kontuan izanik ez dela baztertu eskaera aurkeztu duen izangairik, ebatzi behar da izangai onartuen behin betiko zerrenda, deialdiaren 4.3 oinarrian xedatutakoaren arabera.

EBAZTEN DUT:

1.–Onestea deialdirako onartu diren izangaien behin betiko zerrenda, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko Olaztiko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizialaren lanpostu bat, txanda murriztuan.

–Izangai onartuen behin betiko zerrenda:

NANa

INIZIALAK

***189***

I.P.J.

2.–Deialdiaren ariketa 2025eko ekainaren 11n izanen da, asteazkenean, 9:30ean, Olaztiko kultur etxeko liburutegian. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute.

3.–Izendatzea Virginia Alonso Aparicio, Olaztiko Udaleko karrerako funtzionarioa, epaimahaikide-idazkariaren ordezko; Egoitz Albarracín Albiztur, Olaztiko Udaleko karrerako funtzionarioa, hirugarren epaimahaikide; eta Carlos Luquin Astiz, Olaztiko Udaleko karrerako funtzionarioa, hirugarren epaimahaikidearen ordezko.

Azaltzea errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Olaztin, 2025eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2507733