2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Deialdia, bete daitezen administrari-ofizialaren hiru lanpostu, barne-igoera murriztuan, oposizio-lehiaketaren bidez. Izendapena
Bukatu da prozesua, honako honetan: deialdia, bete daitezen administrari-ofizialaren hiru lanpostu, barne-igoera murriztuan, oposizio-lehiaketaren bidez. Hala, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen-proposamenari, eman da Alkatetzaren maiatzaren 9ko 595/2025 Ebazpena, honako hau ezartzen duena:
Lehenbizikoa.–Honako hauek izendatzea Corellako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial, lan-kontratudunen araubidean (C maila):
RAQUEL ATIENZA FERNÁNDEZ
ERIKA MELLADO LÓPEZ
YOLANDA RICCOBENE LIROZ
Bigarrena.–Izendatuek beren plazaz jabetu beharko dute hamar egun naturaleko epean, behin izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo alta ematen zaienean, baldin badaude lanerako ezintasun iragankorrean.
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Corellan, 2025eko maiatzaren 9an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2506848