2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARILLAS
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko. Izendapen-proposamena
2025eko maiatzaren 29an emandako ebazpen baten bidez, eta aintzat harturik iragarki honen goiburuan ageri den postua betetzeko hautaketarako izendaturiko Epaimahaiaren proposamena,
EBATZI DUT:
1.–Onestea izendaturiko epaimahaiak eginiko proposamena, eta, horrenbertzez, izendatzea Antonio Gonzalez Galindo, XXX8397XX NAN zenbakiduna, Barrilasko Udaleko funtzionario araubidean, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzeko (D maila; %20,77ko lanpostuko osagarria; lanaldi osoan), hori guztia, Barillasko Udalaren plantilla organikoan jasotakoaren arabera.
2.–Ebazpen hau proposaturiko izangaiari jakinaraztea, ohartaraziz, deialdiaren 7.2 oinarrian xedatuari jarraikiz, 10 egun natural izanen dituela, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aipatu puntuan zerrendatzen den dokumentazioa aurkezteko.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Barillasen, 2025eko maiatzaren 29an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2507804