2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AÑORBE
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat. Izendapena
Añorbeko Udaleko alkateak, maiatzaren 26ko 59/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki du Orlando Artieda Cadena izendatzea toki-entitate honetako funtzionario, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat bete dezan, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia; hori guztia, bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak eginiko proposamenarekin, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketaren probetan (deialdia 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abendauren 19an).
Izendatutako izangaiak hiru eguneko epea du lanpostuaz jabetzeko, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Añorben, 2025eko maiatzaren 27an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.
Iragarkiaren kodea: L2507674