113. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, hirigintzako teknikariaren zuzendaritza lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

Kalifikazio-epaimahaiak proposatu du Usue Beraza Sardonil izendatzea, puntu gehien lortu dituen izangaia izan baita. Hori egin du Antsoaingo Udaleko hirigintzako teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoaren arabera.

Deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 9.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Antsoainen, 2025eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2507745