1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
139E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Alejandra de la Fuente Lebantini andrea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren Etxebizitza Zerbitzuko Laguntzen eta Plangintzen Ataleko burua, berak eskatu baitu.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Alejandra de la Fuente Lebantini andrea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren Etxebizitza Zerbitzuko Laguntzen eta Plangintzen Ataleko burua, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2025eko maiatzaren 18tik izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 13an.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.
Iragarkiaren kodea: F2506999