1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
293/2025 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez ebazten baitira zenbait kirol proiektu interes sozialekotzat deklaratzeko eskaerak, bat etorriz Kultura eta Kirol Departamentuko kontseilariaren otsailaren 15eko 13/2023 Foru Aginduan ezarritakoarekin.
Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 15eko 13/2023 Foru Aginduaren bidez, ezartzen da zer baldintzatan deklaratzen diren interes sozialekotzat mezenasgoaren zerga pizgarrien onuradun izaten ahal diren kirol proiektu eta jarduerak, betiere Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen testu bateginari jarraikiz.
Aipatu foru aginduan, kirol proiektuak interes sozialekotzat deklaratzea eskatzeko bi epe zehazten dira; martxoan eta urrian, hain zuzen ere.
Martxoko epea amaituta, honako proiektu hauek jaso dira, baloratzeko:
–Antsoaingo Udalaren Udal Saskibaloi Eskola sustatu eta bultzatzeko proiektua, Gazte Berriak SK kirol klubak aurkeztutakoa.
–ADOS PILOTAren proiektua, zenbait lehia-jarduketa interes sozialekotzat deklaratzeko.
–"Zesta-punta campusa Lekarozen 2025" proiektua, Berriozar Jai Alai klubak aurkeztutakoa.
–Beisbola eta softbola egiteko proiektua, Arga kirol klubak aurkeztutakoa.
–"Oinarri-futboleko eskola" proiektua, Sabeit emakumezkoen futbol klubak aurkeztutakoa.
–Nafarroan kendoa sustatzeko, irakasteko eta egiteko programaren proiektua, Kendo Kenseikai kirol klubak aurkeztutakoa.
–"Padel kluba sortzea" proiektua, Castejón padel klubak aurkeztutakoa.
–Preventia kirol klubaren proiektua.
–"Kirola eta osasuna jardunaldiaren 9. edizioa", AEDONAk aurkeztutakoa.
–"Minbiziaren aurkako martxa" proiektua, Espainiako Minbiziaren aurkako Elkartearen Nafarroako Batzordeak (AEEC Nafarroa) aurkeztutakoa.
–"Malkaitz Herri Kirolen kirol eskola sortzea" proiektua, Malkaitz Kultur eta Kirol Elkartearen kirol klub filialak aurkeztutakoa.
–"P2P Skate Race, nazioarteko irristaketa maratoia" proiektua, Berriro Ere IT klubak aurkeztutakoa.
Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 15eko 13/2023 Foru Aginduaren eranskinaren 6. puntuan jasotako instrukzio jarduketak egin ondoren, eskaerak eta haien dokumentazioa igorri dizkio Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzak Nafarroako Kirolaren Kontseiluari, bertako Kirol Mezenasgoaren Batzordeak ebaluatu ditzan.
Batzordeak aipatu ebaluazioa egin ondoren, Nafarroako Kirolaren Kontseiluak, 2025eko maiatzaren 2an, aurkeztutako eskaerak onartu, ukatu edo artxibatzeko proposamena helarazi dio Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari, hura baita kirol mezenasgoari lotutako kirol proiektuak interes sozialtzat deklaratzeko ebazpena egitearen organo eskuduna.
Ondorioz, eta Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 15eko 13/2023 Foru Aginduak, bai eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/23 Foru Dekretuak esleitu dizkidaten ahalmenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako proiektu eta jarduera hauek interes sozialekotzat deklaratzea:
–"Zesta-punta campusa Lekarozen 2025" proiektua, Berriozar Jai Alai kirol klubak aurkeztutakoa.
–"Malkaitz Herri Kirolen kirol eskola" proiektua, Malkaitz Kultur eta Kirol Elkartearen kirol klub filialak aurkeztutakoa.
–"Kirola eta osasuna jardunaldiaren 9. edizioa", Nafarroako kirol eta aisia entitateen elkarteak (AEDONA) aurkeztutakoa.
2. Honako proiektu hauek interes sozialekotzat deklaratzea ukatzea:
–"Antsoaingo Udalaren Udal Saskibaloi Eskola" proiektua, Gazte Berriak Saskibaloi Kluba kirol klubak aurkeztutakoa. Izan ere, partez, gutxienez, lehiaketa federatuetan parte hartzeko jarduera da (maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 41.3 artikulua).
–"Arga kirol klubaren jarduera" proiektua, Arga kirol klubak aurkeztutakoa. Izan ere, partez, gutxienez, lehiaketa federatuetan parte hartzeko jarduera da (maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 41.3 artikulua).
–"Oinarri-futboleko eskola" proiektua, Sabeit emakumezkoen futbol klubak aurkeztutakoa. Izan ere, partez, gutxienez, lehiaketa federatuetan parte hartzeko jarduera da (maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 41.3 artikulua).
–"Nafarroan kendoa sustatzeko, irakasteko eta egiteko programa" proiektua, Kendo Kenseikai kirol klubak aurkeztutakoa. Izan ere, partez, gutxienez, lehiaketa federatuetan parte hartzeko jarduera da (maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 41.3 artikulua).
–"Padel kluba sortzea" proiektua, Castejón padel klubak aurkeztutakoa. Izan ere, partez, gutxienez, lehiaketa federatuetan parte hartzeko jarduera da (maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 41.3 artikulua).
–"P2P Skate Race, XIV. nazioarteko irristaketa maratoia" proiektua, Berriro Ere Irristaketa kirol klubak aurkeztutakoa. Izan ere, partez, gutxienez, lehiaketa federatuetan parte hartzeko jarduera da (maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 41.3 artikulua).
3. Ez onestea Espainiako Minbiziaren aurkako Elkarteak aurkeztutako eskaera, ez baitago maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 40. artikuluan jasotako kirol mezenasgoaren onuradun izaten ahal diren entitateen artean (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina).
4. Ados Pilota kirol klubak eta Preventia kirol klubak aurkeztutako eskaerak artxibatzea, eta biek atzera egin dutela ulertzea.
5. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik eta urtebetez, gehienez ere, izanen du indarra interes sozialaren deklarazioak.
6. Interes sozialekotzat deklaratutako proiektuak eta jarduerak dituzten pertsonek eta entitateek bete beharko dituzte Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 15eko 13/2023 Foru Aginduaren eranskineko 9. eta 10. ataletan ezarritako betebeharrak, bai aurkeztutako proiektuari dagokionez, bai Zerga Administrazioari dagokionez.
7. Kirol proiektua edo jarduera interes sozialekotzat deklaratuta ere, entitate onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.
8. Interes sozialekotzat deklaratutako kirol proiektuak Nafarroako Gobernuaren atarian argitaratuko dira, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 15eko 13/2023 Foru Aginduaren eranskineko 13. atalean ezarritakoarekin bat.
9. Pertsona eta entitate onuradunek "MEDENA" anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan, baldin eta zerikusia badute interes sozialekotzat deklaraturik dauden kirol proiektu eta jarduerekin.
10. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, institutu horretako Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari, Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Nafarroako Zerga Ogasunari.
11. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 5ean.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.
Iragarkiaren kodea: F2506525