1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
195/2025 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, atzemandako akatsa zuzentzen duena udalerrietako justizia-bulegoen diseinua eta egitura eta haien elkartzeak erabakitzen dituen apirilaren 15eko 139/2025 Ebazpenaren II. eranskinean.
2025eko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16koan, Justiziako zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 139/2025 Ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez erabakitzen baitira udalerrietako justizia-bulegoen diseinua eta egitura eta haien elkartzeak, bat etorriz Justizia Zerbitzu Publikoaren efizientzia-neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoan jasotako aurreikuspenekin.
Hura argitaratu ondoren, akats bat atzeman zen II. eranskinean (Udalerrietako justizia-bulegoen eta udalerrietako justizia-bulegoen elkartzeen zerrenda eta ebazpen honetan aurreikusiriko antolaketa-ereduen arabera izanen duten egitura), Tuterako barruti judizialaren barnean Cortesko Bake-epaitegien Idazkaritzen Elkartzea falta baita, oker baten ondorioz elkartze hori osatzen duten udalerriak Corellako Bake-epaitegien Idazkaritzen Elkartzean sartu direlako.
Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak hala xedatzen baitu, "administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak" eta, hori horrela, bidezkoa da Justiziako zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 139/2025 Ebazpenaren II. eranskinean dagoen informazio okerra zuzentzea, eta aldatu gabe uztea ebazpenaren gainerako edukiak. Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
1. Atzemandako akatsa zuzentzea udalerrietako justizia-bulegoen diseinua eta egitura eta haien elkartzeak erabakitzen dituen apirilaren 15eko 139/2025 Ebazpenaren II. eranskinean, honela:
Honako hau dioen tokian:
TUTERAKO BARRUTI JUDIZIALA
Ezarpen-fasea: 2025eko uztailaren 1a
UDALERRIAK | UJB-EREDUA |
CORELLAKO ELKARTZEA |
Cintruénigo | C |
Corella | B |
Fitero | C |
Buñuel | C |
Cortes | C |
Ribaforada | C |
Honela behar du:
TUTERAKO BARRUTI JUDIZIALA
Ezarpen-fasea: 2025eko uztailaren 1a
UDALERRIAK | UJB-EREDUA |
CORELLAKO ELKARTZEA |
Cintruénigo | C |
Corella | B |
Fitero | C |
CORTESKO ELKARTZEA |
Buñuel | C |
Cortes | B |
Ribaforada | C |
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 22an.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: F2507638