1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
105/2025 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak emana, zeinaren bidez ebazten baita 2024ko deialdi hau: gaitasun-probak, Nafarroako Foru Komunitateko ikuskizun publikoetan eta aisiako jardueretan sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza eskuratzeko.
Barneko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 6731E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko ikuskizun publikoetan eta aisiako jardueretan sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza eskuratzeko gaitasun-proben 2024ko deialdia. Deialdi hori 2024ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 9koan.
Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 3ko 806E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, deialdi honetan: gaitasun-probak, Nafarroako Foru Komunitateko ikuskizun publikoetan eta aisiako jardueretan sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza eskuratzeko.
Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 10eko 965E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, deialdi honetan: gaitasun-probak, Nafarroako Foru Komunitateko ikuskizun publikoetan eta aisiako jardueretan sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza eskuratzeko.
Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 10eko 167E/2025 Ebazpenaren bidez, 10 egun balioduneko epea ezarri zen izangaiek frogatu zitzaten deialdian ezarritako betekizunak.
Era berean, deialdiaren 8. oinarriak ezartzen duenez, aurreko izapidea bete ondotik, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak ebazpen bat emanen du gai gisa kalifikatutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, dagokion gaikuntza ziurtagiria eman dadin.
Hortaz, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak 2025eko maiatzaren 21ean igorritako proposamena aztertu ondoren, eta eskuordetuta dagozkidan eginkizunak erabiliz (oinarri hartuta Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 1771E/2024 Ebazpenean ezarritakoa, haren bidez Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren esku uzten baita langileriaren eta kontratazio publikoaren arloko zenbait eskudantziaren erabilera), kontuan izanik Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 15eko 6731E Ebazpenean jasotako deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoa,
EBAZTEN DUT:
1. Ebaztea 2024ko deialdi hau: gaitasun-probak, Nafarroako Foru Komunitateko ikuskizun publikoetan eta aisiako jardueretan sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza eskuratzeko. Eta, hala, "gai" deklaratzea ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako izangaiak, deialdian ezarritako gaitasun-probak gainditu eta beharrezko betekizunak frogatu baitituzte.
2. Prozeduratik baztertzea ebazpen honen II. eranskinean zerrendatutako izangaiak; izan ere, gaitasun-proba gainditu badute ere, ez dituzte beharrezko betekizunak frogatu, eta ezin dute gaikuntza eskuratu. Beraz, haien jarduketa guztiak baliogabetu dira.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, dagozkion banakako gaikuntza ziurtagiriak ematea; hain zuzen ere, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atalera igorriko dira, behar den identifikaziorako bereizgarria eman dezan.
4. Ziurtagiri horrek bost urteko indarraldia izanen du, egiten den unetik hasita, eta hura berritzeko, berriro ere frogatu beharko da deialdiaren 2.1 oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla edo, dagokionean, indarrean dagoen araudian ezartzen direnak. Aurrekoa gorabehera, kontrol langile gisa aritzeko gaikuntza amaitu eginen da titularrak berariaz uko egiten badio edo, interesdunari entzun ondoren, ezeztatzen bada, hura emateko baldintzetako baten bat betetzeari utzi zaiolako.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen hau Barne Zuzendaritza Nagusira eta Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Beriainen, 2025eko maiatzaren 23an.–Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendaria.
I. ERANSKINA.–GAI DIREN IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
1. DEITURA | 2. DEITURA | IZENA |
ALMANZA | GUTIERREZ | OSLEY |
ARRULA | BERASTEGUI | JAVIER |
ARTIGAS | IRIARTE | MARIA ANGELES |
AUGUSTO | GRILLO | ANDREY |
AZCONA | URIARTE | OIER |
AZPARREN | IRIARTE | MARIA PILAR |
BOILLOS | ECHEVERRIA | IÑIGO |
CAETANO | DA SILVA | ANA MARIA |
CELA | SIERRA | SERGIO |
DELGADO | GOMEZ | MARIA ISABEL |
DIAZ | DITO | JOSE MARIA |
ECHARTE | CLAVERIA | VIRGINIA |
EFIMOVA | ANDREEVA | LIUBOV |
ELIZALDE | ARRASTIO | ROCIO |
ENCISO | HERCE | ALVARO |
ERDOCIA | GOÑI | MARIA ESTHER |
FERNANDEZ | GOMEZ | JESUS ANGEL |
GALEANO | MARTIN | SERGIO |
GARCIA | CEAN | ISMAEL |
GASTIARENA | GONZALEZ | MARIA ARANZAZU |
GAVRILOVA | ZELENSKAYA | SVITLANA |
GONZALEZ | REY | FRANCISCO JAVIER |
GORRI | JIMENEZ | DANIEL |
GRACIA | LAPUENTE | ENRIQUE |
HERNANDEZ | PEREZ | EVA MARIA |
HUERGA | BORREGO | GUILLERMO |
IBAÑEZ | PANIZO | HODEI |
IÑIGO | ESCARAY | JOSEFINA |
ITURAIN | CASTERA | OIHAN |
IZURRIAGA | MURUZABAL | MARIA JESUS |
JIMENEZ | USECHI | JOSE MARIA |
KADOM | | MOHAMMED |
LAREQUI | VELASCO | JOSE MIGUEL |
MACIAS | FRANCO | MARIA DEL CONSUELO |
MARZAC | | MIHAELA |
MAULEON | ANTONIO | FERNANDO |
MENDES | ADILSON | CARLITOS |
MILLA | REYES | DIANA CAROLINA |
ORDOYO | LIBERAL | ANA REYES |
PAEZ | GONZALEZ | JORGE DIEGO |
RASKOLETS | KOLOMIETS | LYUDMYLA ANATOLIYIVNA |
RECUERO | SAGARDOY | CARLOS |
REY | LOPEZ | YAMILA AITIANA |
RODRIGUEZ | LOPEZ | RAQUEL |
RODRIGUEZ | SANCHEZ | MARIA DEL PILAR |
ROJAS | GONZALEZ | CARLOS ALFREDO |
ROSSO | GONZALEZ | MARIA ESCARLATA |
RUIZ | OLIVAN | ADRIAN |
SANCHEZ | GIL | JOSE ANGEL |
SANZ | SANCHEZ | ALEX |
SASTRE | MORENO | AINARA |
SOLA | BARTONEK | MARIA DEL CARMEN |
TABAR | GOMARA | CARLOS GONZALO |
UNZUE | GOÑI | FERMIN |
VALDIVIA | FONSECA | VANESA |
VENTOLA | LOPEZ | DIANA |
VERA | VARGAS | ESTEBAN IGNACIO |
ZUÑIGA | MANSILLA | MIRIAN ESTER |
ZUZA | AZPARREN | ANA CARMEN |
II. ERANSKINA.–IZANGAI BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA, ESKATZEN DIREN BETEKIZUNAK EZ FROGATZEAGATIK, DEIALDIAREN 8. OINARRIAN EZARRITAKOAREKIN BAT
1. DEITURA | 2. DEITURA | IZENA |
FLORES | ACUÑA | WANDERLY |
LAREQUI | SERRAT | IGOR |
PARDO | DEL VALLE | ROBERTO |
PEREZ | PEDROZA | VLADIMIR |
SEYMUR | ALSINA | MIGUEL ANGEL |
TORRES | DIAZ | JOSE RAMON |
URRA | PEREZ | ARITZ |
Iragarkiaren kodea: F2507596