1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
294/2025 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita, 2025-2026 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketaren Sistemako D graduak modalitate erdipresentzialean egiteko eskaintza, eta ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia onesten baita.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 5. artikuluko 1. apartatuak ezartzen duenez, pertsona guztiek izan behar dute bizitza osoan zehar prestatzeko aukera, hezkuntza sistemaren barruan zein kanpoan, beren garapen pertsonalerako eta profesionalerako gaitasunak, ezagutzak, trebetasunak, ahalmenak eta konpetentziak eskuratu, eguneratu, osatu eta zabaltzeko asmoz; eta 69. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza administrazioek neurri egokiak hartu behar dituzte helduek derrigorrezkoaren ondoko ikasketen eskaintza espezifiko bat izan dezaten, beren ezaugarrien arabera antolatua.
Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek dira Lanbide Heziketaren sistema garatzeko printzipioetako batzuk, besteak beste: lan egiteko adinean dauden pertsonen prestakuntza beharrak asetzea, bizitzan zehar lanbide kualifikazioa etengabe hobetzea, kalitatezko Lanbide Heziketa egiteko modalitate desberdinak bermatzea eta prestakuntza egiaztagarriaren eskaintza malgua eta moduluen araberakoa egitea.
Helduen hezkuntza arautzen duen ekainaren 21eko 19/2002 Foru Legeak xedatzen du bere jarduketa eremuaren barruan dagoela lan munduan sartzeko bidea ematen duten tituluak lortzeko prestakuntza. Eta 5. artikuluan ezartzen duenez, prestakuntza programen artean egonen dira lan munduan sartzea ahalbidetzen duten tituluak eta lanbide sustapena eta eguneratzea errazten dutenak lortzera bideratuta daudenak.
Lanbide Heziketaren Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren I. tituluko IV. kapituluak arautzen du nola garatu Lanbide Heziketa modalitate erdipresentzialean egiteko eskaintzak.
Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan, Lanbide Heziketa ikasteko hainbat modalitate eta eskaintza jasotzen dira.
Aurrekoarekin bat, Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketa araubide erdipresentzialean ikasteko eskaintzak egin ditu aurreko ikasturteetan, helduei zuzenduta eta "Lanbide Heziketa erdipresentzialeko ziklo" gisa antolatuta; eskaintza horiek bat datoz aplikatzekoa den oinarrizko araudian jasotzen diren Lanbide Heziketa modu erdipresentzialean egiteko eskaintzekin. Lanbide Heziketa modalitate erdipresentzialean egiteko eskaintza ezarri behar da 2025-2026 ikasturterako, bai eta 2025-2026 ikasturtean ikasleak onartzeko prozesuko egutegia zehazten duten datak ere.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2025-2026 ikasturterako, "Lanbide Heziketa erdipresentzialeko zikloetan" antolatutako helduentzako Lanbide Heziketako D graduak modalitate erdipresentzialean egiteko eskaintza ezartzea, Lanbide Heziketako tituluak lortzen laguntzearren. Ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen da zein heziketa ziklo eskaintzen diren eta zein ikastetxetan.
2. 2025-2026 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketako D graduak modalitate erdipresentzialean egiteko, ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia onestea. Ebazpen honen 2. eranskinean dago.
3. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integrazioko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atalera, Akreditazio Profesionalen Atalera, Lanbide Heziketaren Proiektuen eta Nazioartekotzearen Atalera, Lanbide Heziketa Eraldatzeko Atalera, Eskolatze Bulegora eta Orientazio Bulegora.
4. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.
5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 15ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
1. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAKO D GRADUAK MODALITATE ERDIPRESENTZIALEAN EGITEKO ESKAINTZA 2025-2026 IKASTURTEA
1.–Eskaintza.
1. Lanbide Heziketako D graduak modalitate erdipresentzialean egiteko eskaintza helduentzako kualifikazio aukera berriak lortzera bideratuta dago; eskaintza berezia eta osoa da, bat etorriz maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. eta 6. artikuluekin; foru dekretu horren bidez arautu ziren Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sisteman.
Horregatik, helduei zuzenduta dago, eta ikasmaila osatzen duten modulu guztiak hartzen ditu bere baitan matrikulak.
Zikloren batean hamabost ikasle baino gutxiago inskribatzen badira, Hezkuntza Departamentuak 2025-2026 ikasturteko eskaintzatik kentzen ahalko du.
2. Oro har, ikasle berrientzako 24 ikaspostu eskaintzen dira ondotik adierazten diren zikloetako talde bakoitzean.
3. Hauxe da Nafarroan helduentzako Lanbide Heziketako D graduak modalitate erdipresentzialean egiteko eskaintza, 2025-2026 ikasturterako:
a) D gradua, "Erizaintzako Zainketa Lagungarriak" erdi mailako heziketa zikloari dagokiona. Bi ikasmaila ditu. 2025-2026 ikasturtean, zikloaren lehenengo eta bigarren ikasmailak eskaintzen dira.
a.1) Lehenengo ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:
–Lantaldeko harremanak.
–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.
–Erizaintzako oinarrizko teknikak I.
–Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa.
a.2) Bigarren ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:
–Administrazio eragiketak eta osasun dokumentazioa.
–Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa.
–Erizaintzako oinarrizko teknikak II.
–Laguntza odontologikoaren/estomatologikoaren teknikak.
–Lantokiko prestakuntza.
b) D gradua, "Gizarte Integrazioa" goi mailako heziketa zikloari dagokiona (HLO). Hiru ikasmaila ditu. 2025-2026 ikasturtean, zikloaren hiru ikasmailak eskaintzen dira.
b.1) Lehen ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak (2025-2026 ikasturtea - D graduaren izaera dual berria), ziklo erdipresentzialeko lehen ikasmaila 2025-2026 ikasturtean egin behar duten ikasleentzat:
–0017. Trebetasun sozialak.
–0337. Esku-hartze sozialaren testuingurua.
–1709. Enplegagarritasunerako ibilbidea I.
–0344. Esku-hartze sozialaren metodologia.
–0179. Laneko ingelesa (GM).
–1665. Produkzio sektoreei aplikatutako digitalizazioa (GM).
–1708. Produkzio sistemari aplikatutako jasangarritasuna.
b.2) Bigarren ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak (2025-2026 ikasturtea - D graduaren izaera dual berria), ziklo erdipresentzialeko lehen ikasmaila 2024-2025 ikasturtean egin zuten ikasleentzat:
–1710. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II.
–0342. Autonomia pertsonalaren sustapena.
–0341. Hezkuntzako esku-hartzerako sostengua.
–0020. Lehen sorospenak.
–1665. Produkzio sektoreei aplikatutako digitalizazioa.
–1708. Produkzio sistemari aplikatutako jasangarritasuna.
–0338. Gizartean eta lan munduan txertatzea.
b.3) Hirugarren ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak (2025-2026 ikasturtea - ikasketa plan zaharra), ziklo erdipresentzialeko lehen ikasmaila 2023-2024 ikasturtean egin zuten ikasleentzat:
–0347. Enpresa eta ekimena.
–0345. Gizarte integrazioaren proiektu integratua.
–0348. Lantokiko prestakuntza.
0347 eta 0348 lanbide moduluak osorik eginen dira modalitate presentzialean.
c) "Administrazioa eta Finantzak" goi mailako heziketa zikloa (HLO). Hiru ikasmaila ditu. 2025-2026 ikasturtean, zikloaren hiru ikasmailak eskaintzen dira.
c.1) Lehen ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak (2025-2026 ikasturtea - D graduaren izaera dual berria), ziklo erdipresentzialeko lehen ikasmaila 2025-2026 ikasturtean egin behar duten ikasleentzat:
–0648. Giza baliabideak eta gizarte erantzukizun korporatiboa.
–0649. Bulegotika eta informazioaren prozesua.
–0650. Merkataritza jardueraren prozesu integrala.
–1709. Enplegagarritasunerako ibilbidea I.
c.2) Bigarren ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak (2025-2026 ikasturtea - D graduaren izaera dual berria), ziklo erdipresentzialeko lehen ikasmaila 2024-2025 ikasturtean egin zuten ikasleentzat:
–0179. Laneko ingelesa (GM).
–0652. Giza baliabideen kudeaketa.
–0651. Komunikazioa eta bezeroentzako arreta.
–0654. Kontabilitatea eta fiskalitatea.
–1665. Produkzio sektoreei aplikatutako digitalizazioa (GM).
–0647. Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa.
c.3) Hirugarren ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak (2025-2026 ikasturtea - ikasketa plan zaharra), ziklo erdipresentzialeko lehen ikasmaila 2023-2024 ikasturtean egin zuten ikasleentzat:
–0647. Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa.
–0653. Finantzen kudeaketa.
–0655. Enpresa simulazioa.
–0656. Enpresa simulazioa.
–Administrazioko eta finantzetako proiektua.
–Lantokiko prestakuntza.
0647, 0653, 0655 eta 0656 lanbide moduluak 2025-2026 ikasturteko lehen bi hiruhilekoetan eginen dira. Proiektuko eta lantokiko prestakuntzako moduluak 2025-2026 ikasturteko hirugarren hiruhilekoan eginen dira.
2.–Ikastetxeak.
| IKASTETXEA | HERRIA |
ERDI MAILA |
Erizaintzako Zainketa Lagungarriak | ESTNA - Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB | Iruña |
ETI IBP | Tutera |
Lizarrako IB Politeknikoa | Lizarra |
GOI MAILA |
Gizarte Integrazioa | Hezitzaile Eskola IB | Iruña |
Administrazioa eta Finantzak | Donapea IBP | Iruña |
2. ERANSKINA.–IKASLEAK ONARTZEKO PROZESUAREN EGUTEGIA 2025-2026 IKASTURTEAN.
LANBIDE HEZIKETAKO D GRADUAK, MODALITATE ERDIPRESENTZIALA
LANBIDE HEZIKETA ERDIPRESENTZIALA - EPE ARRUNTA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Inskripzioa egiteko epe arrunta (inskripzio-eskaerak aurkeztea) | Ekainaren 16a | Ekainaren 27a | 14:00ak arte |
Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea | | Uztailaren 1a | |
Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea | Uztailaren 2a | Uztailaren 4a | 14:00ak arte |
Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea | | Uztailaren 16a | |
Onartuen behin betiko zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailaren 17a | Uztailaren 22a | 14:00ak arte |
LANBIDE HEZIKETA ERDIPRESENTZIALA - IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak argitaratzea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako | Abuztuaren 29a | |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea | Irailaren 1a | Irailaren 5a | 14:00ak arte |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea | | Irailaren 9a | |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin betiko zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Irailaren 10a | Irailaren 12a | 14:00ak arte |
LANBIDE HEZIKETA ERDIPRESENTZIALA - IKASPOSTU LIBREAK ESLEITZEA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Ikaspostu libreen esleipenerako 1. argitalpena | | Irailaren 16a | |
Ikaspostu libreen 1. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Irailaren 17a | Irailaren 17a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 1. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Irailaren 19a | |
Ikaspostu libreen 1. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Irailaren 22a | Irailaren 22a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen esleipenerako 2. argitalpena | | Irailaren 24a | |
Ikaspostu libreen 2. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Irailaren 25a | Irailaren 25a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 2. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Irailaren 29a | |
Ikaspostu libreen 2. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Irailaren 30a | Irailaren 30a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen esleipenerako 3. argitalpena | | Urriaren 2a | |
Ikaspostu libreen 3. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Urriaren 3a | Urriaren 3a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 3. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Urriaren 7a | |
Ikaspostu libreen 3. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Urriaren 8a | Urriaren 8a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen esleipenerako 4. argitalpena | | Urriaren 10a | |
Ikaspostu libreen 4. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Urriaren 13a | Urriaren 13a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 4. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Urriaren 15a | |
Ikaspostu libreen 4. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Urriaren 16a | Urriaren 16a | 14:00ak arte |
DATA GARRANTZITSUAK |
Eskolen hasiera lehen ikasmailan | 2025eko irailaren 15a |
Eskolen hasiera bigarren eta hirugarren mailetan | Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren apirilaren 14ko 221/2025 Ebazpenean ezarritako eguna: 2025eko irailaren 9a |
Iragarkiaren kodea: F2507179