113. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko maiatzaren 28an hartua, Armañantzasko Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Armañantzasko Udaleko zinegotzi batek karguari uko egin dionez eta beste zinegotzi bat bakarrik geratzen denez, zeina alkatea baita, eta egoera horrek inplizituki dakarrenez udalbatza horretako kideen egitatezko kopurua udalbatzako legezko kide kopuruaren erdia baino txikiagoa izatea, aplikatu beharra dago Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 182.3 artikuluan xedatutakoa. Artikulu horren arabera, dagokion hauteskunde-deialdian hautatutako kideen egitatezko kopurua udalbatzako legezko kide kopuruaren erdia baino txikiagoa bada, kudeaketa batzorde bat eratuko da, kide hauek osatuta: jarraitzen duten udalbatzako kide guztiek (kasu honetan, alkate kargua duen zinegotzia, zeinak Kudeaketa Batzordeko lehendakari gisa jarraituko baitu) eta hutsik dauden postuak betetzeko izendatutako herritarrek.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Armañantzasko Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Batzorde hori David Pérez de Albéniz Crespo jaunak eta Ruth María Ramos Cortes andreak osatuko dute.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Armañantzasko Udalari jakinaraztea.

4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Arauen Garapenerako eta Toki Araubiderako Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 28an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2507867