113. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

41/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Hezkuntza kontseilariak emana, zeinaren bidez argitaratzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean "Ekitatean eta hezkuntza kalitatean aurrera egiteko ituna".

2025eko apirilaren 14an, Hezkuntza Departamentuak eta Unibertsitateaz Kanpoko Irakasleen Mahai Sektorialean presentzia duten zenbait erakunde sindikalek "Ekitatean eta hezkuntza kalitatean aurrera egiteko ituna" sinatu zuten. Bestalde, izenpetutako testuan akatsak zeudela ikusita, 2025eko apirilaren 9an eranskin bat sinatu zen, akatsok zuzentzeko, eta hori ere argitaratu behar da.

Adierazitakoagatik guztiagatik, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuaren 84.3 artikuluan eta Itunaren beraren I.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz, egokia da akordioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Dokumentuaren apartatu horretan xedatutakoaren arabera, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Bakarra.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea "Ekitatean eta hezkuntza kalitatean aurrera egiteko ituna" eta horren gehigarria, foru agindu honen I. eta II. eranskin gisa, hurrenez hurren.

Iruñean, 2025eko abenduaren 13an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

I. ERANSKINA.–EKITATEAN ETA HEZKUNTZA KALITATEAN AURRERA EGITEKO ITUNA

I.–XEDAPEN OROKORRAK

1. Aplikazio eremua.

Honako itun hau aplikatzekoa zaie Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren zerbitzura nola funtzionario araubidean hala administrazio araubideko kontratupean diharduten unibertsitateaz kanpoko irakasleei.

Hitzarmena sinatzen denetik 2028ko abuztuaren 31ra egonen da indarrean. Itunaren indarraldia bukatutakoan, urtez urte luzatuko da beste itun bat sinatu arte, salbu eta Hezkuntza Departamentuak edo erakunde sindikal sinatzaile guztiek berariaz salatzen badute.

2. Arau eta aurrekontu lotura.

Itun honetako neurri guztiak indarreko legeriari eta Hezkuntza Departamentuari esleitutako aurrekontu prestasunari lotuta egonen dira. Itun honen edukiari eragiten dioten arau aldaketarik gertatuz gero, aldaketa horien balizko ondorioak erakunde sindikalekin aztertuko dira.

3. Jarraipen batzordea.

Unibertsitateaz Kanpoko Irakasleen Mahai Sektorialean presentzia duten sindikatu guztiez osatuta egonen da itun honen jarraipen batzordea.

4. Publikotasuna.

Itun hau Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan aipatzen den bulego publikora igorriko da, eta argitaratu eginen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

II.–IRAKASLEAK

1. Irakasleen aitortza publikoa, babesa eta haien osasunaren sustapena.

a) Hezkuntza Departamentuak, Mahai Sektorialeko erakunde sindikalekin lankidetzan, ikasturte bakoitzeko gutxienez hiru kanpaina jarriko ditu abian eskola publikoa sustatzeko eta irakaslana aintzatesteko eta haren prestigioa nabarmentzeko. Kanpaina horiek 2025-2026 ikasturtean hasiko dira.

b) Jardun profesionalaren ondorioz datozen liskarretan irakasleak babesteko neurriak. Ikastetxeko langile guztien babes juridikoa bermatuko da norberaren jardun profesionalaren esparruan.

Era berean, bai ikasturte hasierako jarraibideetan, bai zuzendaritza taldeen bitartez klaustroan, informazio idatzia emanen da irakasleei egiten zaizkien erasoen gainean dagoen protokoloari buruz.

Hezkuntza Departamentuak eta indar sindikalek proposatu eginen diote 2025-2026 ikasturtean berrikustea kanpoko erasoei buruzko protokoloak arlo horretan eskumena duen unitateari, irakasleak babes eta defentsaz hornitzeko.

Hezkuntza Departamentuak benetako babes eta laguntza juridikoa bermatuko die irakasleei, beren eskumen profesionala baliatzen ari direla gatazkarik sortzen deneko kasuetarako, urtarrilaren 5eko 4/1984 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz (dekretu horren bidez arautu zen Nafarroako Gobernuaren Aholkularitza Juridikoa).

c) Laneko osasunaren sustapena: Departamentuak irakasleei aldian aldiko osasun azterketa espezifikoak egiten jarraitzea faboratzeko konpromisoa hartzen du NOPLOIrekin, hala eskatzen duten irakasleei azterketa eginen zaiela bermatuz eta arrisku handiagoa duten ikastetxeak bereziki zainduz, eta, era berean, irakasleak laneko arriskuen prebentzioan trebatzeko prestakuntzaren eskaintza bermatzeko konpromisoa ere hartzen du. Prozesu hori urteko plangintzaren bidez gauzatuko da, Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordearen bitartez.

2. Irakasleen prestakuntza.

a) Derrigorrezko prestakuntzarako orduen murriztapena.

Derrigorrezko prestakuntzako orduak 25era murrizten dira, malgutasun araubide honen eta printzipio hauen arabera:

Etengabeko prestakuntza irakasleen eskubide eta betebehar bat da, baita Hezkuntza Departamentuaren eta ikastetxeen ardura bat ere; izan ere, azken helburua da Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea irakasleen lanbidea garatuz.

Hala, ikastetxeko prestakuntza instituzionaleko plan bat prestatuko du zuzendaritza taldeak ikastetxeetarako. Horretarako, Hezkuntza Departamentuak berak proposatutako proiektu estrategiko, plan eta lehentasunezko ildoen ondorioz sortutako prestakuntzarako beharrak aintzat hartuko ditu, baita ikastetxeko klaustroetan eta irakasle taldeetan eginiko lanaren ondorioz sortutako prestakuntzarako beharrak eta Irakasleentzako Laguntza Zentroek eginiko hautemate prozesuetan jasotako prestakuntzarako beharrak ere.

Prestakuntza ekintzak klaustro osoari edo irakasle talde jakin bati zuzentzen ahalko zaizkio. Hezkuntza Departamentuaren edo ikastetxeen proiektu estrategikoak, planak eta lehentasunezko ildoak gauzatzeko prestakuntza ekintzen proposamenak lehentasunezkoak izanen dira eta irakasleek nahitaez egin beharko dituzte.

Nahitaezko prestakuntza instituzionala ikasturte bakoitzean 25 ordukoa izanen da, baina ordu gehiagokoa izaten ahalko da ikastetxeak edo Hezkuntza Departamentuak ezarritako beharrak asetzeko beharrezkoa bada. Kasu horretan, nahitaezko prestakuntza instituzional horretako 25 orduez gaindiko ekintzak borondatezkoak izanen dira.

Ikastetxe bakoitzak Irakasleentzako Laguntza Zentro (ILZ) bat du esleituta eta erreferentziazko aholkulari bat du, ikastetxeko prestakuntza instituzionaleko plana egiten laguntzeko. Ikastetxeek prestakuntzaren arduradun bat izendatuko dute, Irakasleentzako Laguntza Zentroko (ILZ) aholkulariarekin harremanetan egon dadin. Ez bada inor izendatzen, ikasketaburuak bere gain hartuko du zeregin hori.

Ikasturte beraren barnean, ikastetxez aldatzen diren irakasleek ikastetxe berriko zuzendariari aurkeztu beharko diote eginiko prestakuntza instituzionalari dagokion ziurtagiria. Prestakuntza instituzionaleko ekintzaren bat hasi eta bukatu gabe izanez gero, ez da dagokion ziurtagiria jasoko. Hala, irakasleak, egin dituen prestakuntza orduen kopurua egiaztatu ondoren (jatorrizko ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiri baten bidez), prestakuntza orduak osatzen ahalko ditu jatorrizko ikastetxean hasitako prestakuntzarekin jarraituz edo, bestela, destinoko ikastetxeko prestakuntza ekintzak eginez.

Alde horretatik, eduki orokorreko (arriskuen prebentzioa, hezkuntza araudia, ikaskuntzarako diseinu unibertsala, datuen babesa, etab.) erakunde prestakuntzako ikastaro sorta bat eskainiko du departamentuak (ahal bada, online), ordezkapen lanpostuan dauden bitarteko irakasleek eskaintza honetako edo ikastetxeak eskainitako prestakuntza ikastaroak aukeratu ahal izan ditzaten.

Kontratu partziala duten irakasleek egin beharreko nahitaezko prestakuntza instituzionaleko orduak ezartzeko, nahitaezko prestakuntza instituzionaleko 25 orduei kontratuaren ehunekoa aplikatuko zaie.

Ez dute nahitaezko prestakuntza egin beharko lanaldiaren hereneko edo gutxiagoko kontratua duten irakasleek. Halere, prestakuntza hori borondatez egiteko aukera izanen dute. Interesdunak ez badu prestakuntza egiten, indarrean dagoen araudian jasotako zereginak egiteko erabiliko ditu bere kontratuari dagozkion ordu osagarriak.

Nahitaezko prestakuntza instituzionaleko orduen zenbaketa malgutzeko, ikasturte bakoitzean gutxienez 20 ordu egin beharko dira, eta, beraz, elkarren segidako bi ikasturteko aldian egiten ahalko dira gainerako orduak. Edonola ere, bi urte horietan nahitaezko prestakuntza instituzionalari dagozkion 50 orduak bete beharko dira. Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuaren edo ikastetxeen proiektu estrategikoei, planei eta lehentasunezko ildoei buruzko prestakuntza bete beharko da.

Derrigorrezko prestakuntzarako 10 orduko murriztapena ikasturtean zehar dituzten beharrizan profesionalen arabera erabiliko du irakasle bakoitzak.

Irakasleek ikastetxeko zuzendaritzaren aurrean akreditatu beharko dituzte eginiko prestakuntza ekintzak, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratu beharko ditu.

25 orduko prestakuntza instituzionalaz gain, irakasleek prestakuntzarako eskubideaz baliatzen segitzen ahalko dute, nahi izanez gero.

b) Etengabeko prestakuntza eta berrikuntzarako prestakuntza.

Hezkuntza Departamentuak Irakasleen Prestakuntzarako Nafarroako Kontseilua deituko du, gutxienez bi aldiz ikasturte bakoitzeko. Kontseilu horrek prestakuntza programa egin, onartu eta ebaluatzeko gaitasuna izanen du, Hezkuntza Departamentuko ordezkariekin batera.

Hezkuntza Departamentuak, Irakasleen Prestakuntzarako Nafarroako Kontseiluarekin elkarlanean, prestakuntza programa bat eginen du honako hiru helburu nagusi hauek erdiesteko:

–Hezkuntza Departamentuak berak hezkuntza sistema hobetzeko proposatzen dituen proiektu estrategikoen, planen eta lehentasunezko ildoen ondoriozko beharrei erantzutea.

–Ikastetxeetako klaustroen eta irakasle taldeen lanak eskatzen dituen prestakuntza beharrei erantzutea.

–Departamentuaren ildo pedagogiko estrategikoak ezartzea.

Prestakuntza planak arlo hauetako prestakuntza aukerak eskainiko ditu: bizikidetza, baterako hezkuntza, aniztasunari erantzutea, berrikuntza pedagogikoa, hizkuntzen tratamendu integratua, laneko arriskuen prebentzioa, teknologia berriak, hizkuntza prestakuntza euskaraz eta atzerriko hizkuntzetan. Orobat, Lanbide Heziketako irakasleentzako prestakuntza ere eskainiko du heziketa ziklo berriak ezartzeari begira, kontuan hartuz euskarazko zikloen garapena eta irakaskuntza horietan ezaupideak behar bezala eguneratu beharra dagoela.

Irakasleen etengabeko prestakuntzarako programak indartu beharrez, Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du xede hori duen aurrekontuko partida mantentzeko Itunaren indarraldi guztian.

Era berean, irakasleen prestakuntzan jardunen duten aholkularien kopurua ere mantendu eginen da. Azkenik, mantendu eginen da irakasleen prestakuntzarako laguntza indibidualetarako ildo espezifikoa, urteko 20.000 € izanik hasierako zuzkidura. Laguntza horiek, lehentasunez, ikastetxeetan berrikuntza pedagogikoko proiektuetan trebatzeko eta beste ikastetxe batzuekiko trukeak sustatzeko erabiliko dira, hezkuntzaren berrikuntzaren arloan garatzen ari diren proiektuak ezagutzeko.

Nola nazioarteko hala atzerriko beste ikastetxe batzuekin trukeak izatea sustatuko da, zehazki, aholkularien eta irakasleen esperientzia trukeak hainbat gaitan –adibidez, hizkuntzetan, hobekuntza metodologikoetan eta hezkuntza interesekotzat jotako edozeinetan–, berrikuntza proiektuetan prestakuntza sustatze aldera.

c) Ikasketengatiko lizentzia ordainduak eta ordaindu gabeak:

Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du Mahai Sektorialeko sindikatuekin formula berriak aztertzeko, irakasleei ikasketa lizentziak egokitzeko, 2025-2026 ikasturtean. Horren ondoriozko proposamenak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari helaraziko dizkio, lizentzien eta baimenen araudian sartzeko eskatuz.

d) Enplegua banatzeko baimena:

Irakasle funtzionarioen eremuan, Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezartzen dituen maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuak indarrean dirauen bitartean, bi baimen jarraian kateatzen ahalko dira, ikasturte osoko baimena hartzeko aukera eman dezan, eta %50 kobratuko da 2 urtean, baldin eta eskatzaileak hala jasotzen badu eskabidean.

e) Urte sabatikoa edo neurri batean ordaindutako baimena:

Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du enplegua banatzeko baimena indargabetuz gero Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari helarazteko erregulatu egin behar duela irakasleentzako urte sabatikorako edota partzialki ordaindutako baimena hartzeko, honako kondizio hauetan:

–Neurriak bost ikasturte jarraitu hartuko ditu eta lehendabiziko lauetan lanaldi osoko zerbitzua eginen da, eta ordainsarien %84 jasoko; bosgarren ikasturtean, aldiz, ez da zerbitzurik emanen eta portzentaje bereko ordainsari partziala jasoko da.

–Baimen horiek eskatzeko baldintzak, hala badagokio, horiek erregulatzen dituen arauan zehaztuko dira.

3. Irakasle taldeen egonkortasuna eta irakasleen mugikortasuna.

Irakasleen egonkortasuna sustatzeko, Hezkuntza Departamentuak, erakunde sindikalei kontsulta egin ondoren betiere, unibertsitateaz kanpoko irakasleen eremuan behin-behinekotasuna murrizten jarraitzeko konpromisoa hartzen du, behin-behinekotasuna %8ra irits dadin, irakasleentzako lan eskaintza publikoak bata bestearen atzetik zehaztuz eta sartzeko oposizio-lehiaketako deialdiak onartuz, indarreko araudiaren arabera, ikastetxe bakoitzeko plantilla organikoa benetako funtzionamendura albait gehien hurbiltzen saiatuz.

Orobat, Hezkuntza Departamentuak eta Ituna sinatu duten sindikatuek lantalde bat eratuko dute, 2025eko ekaina baino lehen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko irakasle funtzionarioen behin-behinekotasuna murrizteko irizpideak ezartzeko (Nafarroako ikastetxe publikoen premiak kontuan izanik betiere), bai eta behin-behineko destinoa duten irakasleek behin betiko destinoa lortuko dutela bermatzeko irizpideak ezartzeko ere. Lantalde berean, lekualdatze lehiaketetarako zailtasun bereziko lanpostu berriak zehazteko irizpideak aztertuko dira, batik bat, hezkuntza bereziari lotutako lanpostuei dagokienez.

Hezkuntza Departamentuak ez du nahitaez kenduko karrerako funtzionarioek behin betikoz beteriko inongo lanposturik, interesdunak berak hala eskatzen duenean izan ezik, eta zehazten den prozedurarekin bat eginik.

Horren osagarri, eta irakasleak errazago mugi daitezen lanleku berrietara, Itun honek indarra duen bitartean, irakasleei espezialitate berriak eskuratzea erraztuko zaie, bai maisu-maistren kidegokoei bai bigarren hezkuntzako kidegoetakoei, haietan sartzeko, igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko arauetan ezartzen diren prozedura eta neurrien bitartez.

Era berean, Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du:

–Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko plantilla egonkortu eta kontserbatorioetarako araudi propioa idaztea, Ikastetxeen Erregelamendu Organiko berria onartu ondoren.

–Bi ikasturtetik behin Prestakuntzarako Zerbitzu Berezien zerrendak osatzeko deialdia egitea, horietako lehena 2025-2026 ikasturtean izanik.

4. Irakasleen eskola-ordutegia.

Departamentuak 2019-2020 ikasturtetik aplikatzen diren irakasleen eskola-ordutegiari buruzko kondizioak mantenduko ditu. Estatu osoan nahitaez bete beharreko goragoko araudian hobekuntzak etorriz gero, Nafarroako araudira ekarriko dira berehala.

Konpromisoa hartzen du, halaber, irakasleen lanaldia eta ordutegia arautzeko foru dekretu berri bat entregatu eta negoziatzeko sindikatuekin, 2025-2026 ikasturtean, oraingoa eguneratu eta itun honetako neurriak sartzeko testuan, beharrezkotzat jotzen diren gainerakoekin batera.

–Lanaldi osoa duten Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleak eta parekatuak astean gehienez ere 19,5 orduz arituko dira eskola zuzeneko lanean ikasleekin. Irakastordutzat jotako gainerako orduak honelakoetarako baliatuko dira: tutoreen arteko koordinaziorako Haur eta Lehen Hezkuntzan, koordinazioak egiteko, bizikidetzarako, liburutegirako, teknologia berrietarako eta beste eginkizun, plan eta proiektu batzuetarako, izan Hezkuntza Departamentuak proposaturikoak izan ikastetxearenak berarenak, zikloko taldeetatik edo irakasle taldeetatik datozenak barne hartuta, baldin eta horrek ez badakar astean denbora gehiago ematea.

–Lanaldi osoa duten Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Araubide Bereziko Irakaskuntzetakoak eta Lanbide Heziketakoak astean gehienez ere 18 eskola-orduz arituko dira. Asteko zenbaketako ordu osagarrien barnean, ordu bat ikastetxea koordinatu eta plangintza instituzionaleko dokumentuak eratzeko bilduko da; eta beste bat, berriz, irakasle taldeek edo sail/departamentu didaktikoek proposatutako ataza, plan eta proiektuetarako, baldin eta astean denbora gehiago sartzea ez badakar horrek berekin.

Itunak indarra duen bitartean eta abiaburutzat harturik aurreko paragrafoan ageri den eskola-orduen murrizketa hori, eskola-orduak areago murrizteko aukera aztertuko da, irakaskuntzaren kalitate parametroei erantzute aldera.

Itun honek dirauen bitartean, honako neurri hauek mantenduko dira:

a) Lanaldi osoko irakasleei eskola-ordutegia murriztea adinaren arabera:

Irakasleei eskola-ordutegiaren murriztapen hauek mantenduko zaizkie:

–Murriztapena adinaren arabera (eskola zuzenari dagozkio beti):

  • 55 urte - 1 saio (2 saio Haur Hezkuntza).
  • 56 urte - 2 saio (3 saio Haur Hezkuntza).
  • 57 urte - 3 saio (4 saio Haur Hezkuntza).
  • 58 urtetik goiti - 6 saio (Bigarren Hezkuntza eta Haur eta Lehen Hezkuntza).

Irakasleak ordutegi osoan egonen dira ikastetxean baina murrizturiko denbora lan pertsonalerako erabiliko dute. 60 urtetik aurrera, murriztapen orduak ez dira nahitaez ikastetxean eman beharko.

Murriztapen horiek konpentsatzeko beharrezko orduak esleituko zaizkie ikastetxeei.

Murriztapen horiek orientatzaileei ere aplikatuko zaizkie.

Langile horiek ez dute jolasaldietan zaintza lanetan aritu beharko.

Murriztapenak ikasturtearen hasieratik aplikatuko zaizkie urteak abenduaren 31 baino lehen betetzen dituztenei.

Puntu honetan aipatutako lanaldi murriztapenak ez zaizkie aplikatuko egintza publikoko lanpostuak esleitu ondoren sortutako ordezkapen lanpostuei.

Zuzendaritza karguei eta departamentuburuei adin murriztapenak aplikatzeko aukera irakasleen lanaldia eta ordutegia arautuko dituen foru dekretu berriaren negoziazioan zehar landuko da.

b) Eskola-ordutegiko beste murriztapen batzuk:

Egungo planak eta programak koordinatzeko murriztapenak mantenduko dira eta eskola-ordu gisa kontatzen direnen beste murrizketa batzuk ezarriko dira pixkanaka itunak iraun bitartean ikastetxeak beren plan, ezaugarri eta premien arabera ezartzen joaten diren eginkizun zehatzak eta zehaztuak egiteko. Aipatutako eginkizunen artean, programa eta proiektuen koordinazio lanak eskola zuzeneko ordutegikotzat joko dira planak edo proiektuak ezartzen diren aldietan. Jarraian adierazitako murriztapenetarako erabilitako datu orokorrak jarraipen batzordean emanen dira ikasturte bakoitzaren plantillen osaera bukatutakoan, hurrengo ikasturteari begira ebaluatu daitezen.

–Murriztapenak:

  • Bizikidetzaren arduraduna.
  • Prebentzioaren arduraduna (ikastetxe txikietan eskualdekoa izan liteke).
  • Baterako hezkuntzaren arduraduna (ikastetxe txikietan eskualdekoa izan liteke).
  • Teknologia berrien eta komunikazioaren arduraduna.
  • Liburutegiaren arduraduna.
  • Berrikuntza proiektuak ezartzearen arduraduna.
  • Kalitatearen arduraduna.
  • Ziklo edo multzoen koordinazio lanak: 1 saio eta beste saio gehigarri bat koordinazioaz arduratzen denarentzako.
  • Eskualdeetako koordinazio lana.
  • 2 ordu sareen (solidarioen, jasangarrien, osasungarrien, eta abarren) arduradunentzat.
  • 2 ordu talde espezifikoen arduradunentzako (antzerkia, musika, arteak, etab.).

Irakasleen lanaldia eta ordutegia arautzen dituen foru dekretuaren negoziazioaren esparruan, analizatu eginen da figura horien murriztapenen balizko kuantifikazioa.

5. Irakasleen gainkarga burokratikoa murriztea.

Hezkuntza Departamentuak honako garapen informatiko hauek egiteko konpromisoa hartu du Educan, irakasleen gainkarga burokratikoa murrizteko:

–Aholkularitza bat egitea Educaren irisgarritasuna eta erabilgarritasuna hobetzeko, bai eta Educaren hobekuntza plan bat garatzea ere haren emaitzarekin. Jarduketa horrek bukatuta beharko du 2025eko abuztuaren 31rako.

– HLOALOn jasotako gaitasunen araberako ebaluazioa errazteko erremintak garatzea. Jarduketa horrek bukatuta beharko du 2026ko abuztuaren 31rako.

–Lanbide Heziketa Dualaren ebaluazioa errazteko erremintak garatzea. Jarduketa horrek bukatuta beharko du 2026ko abuztuaren 31rako.

–Educaren eta Kadineten arteko bikoiztasunak pixkanaka ezabatzeko lan egitea. Jarduketa horrek bukatuta beharko du 2026ko abuztuaren 31rako.

Gainera, konpromisoa hartzen du martxan jartzeko irakasleek landu beharreko dokumentazioa murrizteko neurriak, bai eta erreminta informatikoak hobetu eta horien erabilgarritasuna errazteko ere, deskonexio digitalari ekiten hasteaz gainera.

6. Irakasle ibiltariak.

Hezkuntza Departamentuak ibiltaritzarik gabeko ikastetxeetan emanen die lanlekua haurdun diren irakasle ibiltariei haurdunaldiak iraun bitartean, haiek hala eskatuz gero eta Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak txosten bidez ziurtatuz gero ama izanen den irakaslearentzako edo jaiotzekoa den umearentzako arriskutsua izan litekeen egoeraren bat dagoela.

Lanlekua ikastetxe bati atxikitako lanpostu ibiltarian duten irakasleei, edo eraikinak herri batean baino gehiagotan dituen ikastetxe bati atxikitako lanpostu arrunt batean daudenei, eskola zuzen eta presentzialeko eskola-ordutegitzat hartuko zaie herriz herri mugitzeko emaniko denbora joan-etorri horiek egiten dituztenean ikasleei arreta zuzena emateko eta beren ordutegi pertsonalean eta/edo ikastetxeko urteko programazio orokorrean ageri diren bilera huts egin ezinetara agertzeko, eta taula hau erabiliko da horretarako.

–Astean 30 km edo gutxiago: eskola zuzeneko 1 ordu eta 2 ordu osagarri.

–Astean 60 km edo gutxiago: eskola zuzeneko 2 ordu eta ordu osagarri bat.

–Astean 90 km edo gutxiago: eskola zuzeneko 3 ordu.

–Astean 120 km edo gutxiago: eskola zuzeneko 4 ordu.

–Astean 150 km edo gutxiago: eskola zuzeneko 5 ordu.

–Astean 180 km edo gutxiago: eskola zuzeneko 6 ordu.

Ondoko egoerak salbuespenez baino ez dira kontuan hartuko:

–Astean 210 km edo gutxiago: eskola zuzeneko 7 ordu.

–Astean 240 km edo gutxiago: eskola zuzeneko 8 ordu.

–Astean 240 kilometrotik gora: eskola zuzeneko 10 ordu.

Hezkuntza Departamentuak, Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzuaren bitartez, ikastetxeetako zuzendaritzei eskatuko die plantillak eratzeko eta ordutegiak antolatzeko, irakasle ibiltarien joan-etorriak ahal den neurrian murrizte aldera, ordutegi kenkariak multzokatzen saiatuta betiere.

Herri berean bi ikastetxe edo gehiagotan dabilen irakasleari, edo elkarren urruti dauden eraikinetan lanean ibili behar duenari, eskola-ordu bat kenduko zaio. Lanean ari den ikastetxeetako ordutegien premiak direla-eta, ezinezkoa bada eskola-ordu hori kentzea, 2 ordu osagarri gehiago kenduko zaizkio.

7. Irakasle kontratudunak.

Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartu du ikastetxeen funtzionamendurako plantillak egitean ahal den neurrian kontratuak ikastetxe bakoitzari esleitutako ordutegi prestasunaren barnean osatzeko.

Hezkuntza Departamentuak automatikoki luzatuko dizkie kontratuak udako hilabeteetara ikasturtean zehar gutxienez bost hilabete eta erdiz lan egin duten bitarteko langileei, urriaren 23ko 4/2019 Foru Lege Dekretuan ezarritako baldintzetan betiere.

Era berean, Hezkuntza Departamentuak lantalde batean aztertuko du 2026/2027 ikasturtean erakunde sindikalekin kontratuak suntsiarazteko prozeduraren berrikuspena, arau horren 18. artikuluan aurreikusitako gerora sortutako gaitasun faltagatik.

Halaber, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 10. artikuluan aipatutako kontratazio berezietarako izangaien zerrendak onartzeko aukera analizatuko da.

8. Irakasleen ordezkapenak.

Hezkuntza Departamentuak kidego guztietako irakasleen, irakasle ez diren langile asistentzialen eta aldez aurretik programatutako baja guztien ordezkapenak ahalik eta azkarren egiteko irizpideak mantenduko ditu, lanpostu adjudikazio telematikorako (PAT) sistema aplikatuta, irakasleei dagokienez.

9. Beste gizatalde batzuk.

Jarraipen Batzordearen esparruan, 2025-2026 ikasturtean, beste kolektibo batzuen lan kondizioak berrikusiko dira, hala nola Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Lanbide Heziketa Bereziko zikloetan destinoa duten maisu-maistrenak, horiek homologatzeko eta hobetzeko neurriak ezarri eta bultzatze aldera.

10. Ordainsari hobekuntzak.

Hezkuntza Departamentuak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari helaraziko dizkio itun hau sinatu duten sindikatuek planteatutako hobekuntzak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren negoziazio esparruaren barruan. Horri dagokionez, irakasleei eragiten dien gai oro –karrera profesionala barne hartuta– berariaz jorratzen duen negoziazioan parte hartzeko eskatuko du Departamentuak.

III.–IKASTETXEAK

1. Ikastetxeen autonomia, hezkuntza kalitatea eta berrikuntza.

Hezkuntza Departamentuak bere egiten du ikastetxeek beren antolamendurako eta funtzionamendurako duten autonomia sendotzeko. Horretarako, Ikastetxeen Erregelamendu Organikoaren (IEO) Foru Dekretu berri bat eman eta negoziatuko da 2024-2025 ikasturtean, eta berehala negoziatuko eta idatziko dira kontuan hartutako ikastetxeen kategorietarako erregelamendu propioak zehazteko Foru Aginduak.

a) Kalitate programen garapena:

Hezkuntza Departamentuak ikastetxeetan kalitatea kudeatzeko sistema espezifiko baten ezarpena mantenduko du, horretarako dauden giza baliabide eta baliabide materiali eutsiz, bai eta irakasleen zama burokratikoa sinplifikatuz ere. Hartara, itunaren indarraldiaren bukaerara arte bere horretan utziko dira Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan horretarako dauden orduak eta hala eskatzen duten ikastetxe guztietara zabalduko dira pixkanaka, jarraipen batzordean erabakitzen den egutegiaren arabera.

b) Hezkuntza berrikuntza faboratzeko eta hezkuntza eskaintza publikoa hobetzeko neurriak:

Ikastetxe bakoitzaren eta plantillaren inguruabarrak kontuan hartuta, honako esparru hauetako berrikuntza proiektuak garatzen errazteko neurriak bultzatuko dira Departamentuak behar diren deialdietan ezarriko dituen modalitateen bidez: curriculum programa espezifikoak, ikastetxeen kudeaketa eta antolaketa, teknologia berrietako proiektu esperimentalak, Lanbide Heziketako proiektuak, hizkuntzen ikaskuntzako eta tratamendu integratuko programak, etab.

Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du azterlan bat egiteko ikastetxe bakoitzak alor hauetan dituen premiak ikusteko: zerbitzuen mantentze-lanak (webgunea, bloga, hezkuntza softwarea, etab.), eraikinen eta txanden antolaketa, hezkuntza instalazioen mantentze-lanak (ikasgela, laborategi, lantegi eta abarren antolaketa eta prestalanak). Azterketak helburu izanen du gabeziak hauteman eta konpontzea eta hezkuntza kalitatean eraginen duten hobekuntzak proposatzea.

2. Irakasleen lanaldia, egutegia eta ordutegia.

–Egutegia: indarreko legediak funtzionarioentzat oro har ezartzen duen horixe.

–Lanaldia: indarreko legediak funtzionarioentzat oro har ezarritakoa eta Departamenduak irakasle funtzionarioentzat ezarritako garapenak dioen horixe.

–Ordutegia: bereizi egin ahalko dira Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen ordutegia eta ikasleek ikastetxean egon beharreko ordutegia.

Hezkuntza Departamentuak eta sindikatuek 2025-2026 ikasturtean zehar negoziatuko dute nola berrikusi eta eguneratu Irakasleen lanaldi eta ordutegiari buruzko araudia, oinarri harturik irakasleek beren gain hartutako eginkizun eta erantzukizun guztien eta eginkizunotan eman beharreko orduen azterketa.

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek, beren autonomia baliatuz, malgutasun bera izan ahalko dute beren koordinazio saioak eta berezko dituzten beste lan batzuk antolatzeko, ikastetxearen antolamendurako egokienak diren orduak erabiliz horretarako, betiere ikasleei eta haien familiei zor zaien hezkuntza arretaren kaltetan ez bada.

3. Eskola bizikidetza eta Baterako Hezkuntza.

Departamentuak hiru aholkularitza lanpostu mantenduko ditu Bizikidetza eta Hezkidetza Atalean, eta esparru horietan indarrean diren arauen ondoriozko premiei ere erantzunen diete.

Departamentuak eskola jazarpenari eta ziberjazarpenari aurre hartzeko eta haren aurka borrokatzeko programak sustatuko ditu ikastetxeetan, baita baterako hezkuntzako ikaskuntza ibilbide bat garatzeko plan estrategikoa ere, helburu eta jarraibide zehatzak bilduko dituena ikasgeletan zuzenean aplikatzeko hezkuntza etapa guztietan. Era berean, horiek ezartzeko prestakuntza eta baliabideak eskainiko ditu.

Departamentuak, itun honetako sindikatuekin batera, gatazka egoeretarako jarduketa eta bitartekaritza protokoloak berrikusiko ditu 2025-2026 ikasturtean zehar.

Departamentuak, Ikuskapen Zerbitzuaren barnean, bizikidetza ikuskatzaile/koordinatzailearen lana sustatuko du, bai eta bizikidetzako aholkularitzarekin eta Departamentuan bertan arloarekin zerikusia duten gainerako atalekin egin beharko duen koordinazio lana ere.

Hezkuntza Departamentuak sentsibilizazio kanpainak edo jardunaldiak eginen ditu urtero, ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko eta eskola jazarpena eta ziberjazarpena prebenitzeko.

Itunaren jarraipen batzordeak jarraipenak eginen die neurri horiei guztiei.

4. Aniztasunari erantzutea.

a) Gehieneko ratioak hezkuntza etapa ezberdinetan:

Itun honetan jasotzen diren ratioak itunaren indarraldian zehar berrikusiko dira, pixkanaka-pixkanaka murrizteko harik eta hezkuntzaren kalitate estandarretara iritsi arte.

–Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza:

1. Ratioen jaitsiera ikastetxe kalteberenetan: 20 ikasleko ratioa mantentzea haur hezkuntzako bigarren zikloan indize negatiboa duten ikastetxeetan. 2025-2026 ikasturtean Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara zabaltzen da 22 ratioa, bai eta 20 ratioa ere, 2026-2027 eta 2027-2028 ikasturteetan, indize negatiboa duten ikastetxeen kasuan. Ratioen jaitsiera hori pixkanaka hedatzea Lehen Hezkuntzako maila guztietara, 2025-2026 ikasturtean hasita.

2. Ratio orokorraren jaitsiera: 23 ikasleko ratio berria Haur Hezkuntzako 1. mailatik aurrera, 2025-2026 ikasturtetik aurrera.

3. Ratio orokorraren jaitsiera: 23 ikasleko ratio berria Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera, 2025-2026 ikasturtetik aurrera. Ikasle errepikatzaileak ez dira zenbatuko ratio berri hori (23) kalkulatzeko errepikapen hori egiazkoa den ikasturtean.

4. Hiru neurri horiek pixkanaka hurrengo ikasturteetara eramateko konpromisoa, etapa bakoitzeko maila guztietan ratioen jaitsiera osatu arte.

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:

1. Ratio orokorraren jaitsiera: 28 ikasleko ratio berria DBHko 1. mailatik aurrera, 2026-2027 ikasturtetik aurrera. Ikasle errepikatzaileak ez dira zenbatuko ratio berri hori (28) kalkulatzeko errepikapen hori egiazkoa den ikasturtean.

2. Neurri hori pixkanaka hurrengo ikasturteetara eramateko konpromisoa, DBHko maila guztietan ratio jaitsiera osatu arte.

–Batxilergoa: 33 ikasle.

–Lanbide Heziketako heziketa zikloak: 20 ikasle.

–Oinarrizko Lanbide Heziketa: 14 ikasle.

–Lanbide Heziketako Goi Mailara sartzeko proba: 30.

–Lanbide Heziketa Berezia: 10 ikasle (8, maila anitzekoa bada).

–Curriculum Egokituko Programak: 10 ikasle.

–Unitate Terapeutiko/Hezigarriak: 5 ikasle.

–Curriculum Bereziko Unitateak: 7 (9 gehienez).

Ikasleak zenbatzeko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek bikoitza balio izaten jarraituko dute, Departamentuaren aldetik, baldin eta bi urteko curriculum egokitzapen esanguratsua badute, aurreko akordioan zeuden kondizio berberetan.

Matrikula arrunt eta berezirako ohiko prozeduran, talde banaketak modu automatikoan eginen dira. Ondotik, ratioak gainditzen badira, hezkuntza proposamena helaraziko zaio ikastetxeari. Ikastetxearekin akordiorik egon ezean, jarraipen batzordeak taldea modu automatikoan banatzeko aukera aztertuko du.

Aurreko neurrietarako beharrezkoak diren bitan banatzeak ezin badira egin ikastetxeetako lekuarekin lotutako arrazoiengatik, zuzendaritza taldeak egokien deritzon soluzioa hartuko du, errefortzu orduak ematearen edo baterako irakaskuntza edo irakaskuntza partekatua ezartzearen artean.

Aurreko ratioak ituna indarrean dagoen bitartean mantenduko dira gutxienez.

Nolanahi ere, ratio horiek berrikusteko aukera egonen da, NASTAT –NUPekin lankidetzan– garatzen ari den "Datu demografikoei eta hezkuntza sistemako efektuari eta ratioei buruzko azterlana" delakoaren ondorioz lortutako analisi erremintatik hala ondorioztatzen bada.

b) Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak.

Hezkuntza Departamentuak inklusioarekin jarraitzeko konpromisoa hartzen du, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan Hezkuntza Inklusioa arautzen duen buruzko 69/2023 Foru Aginduan ezarritako jarraibideetan ezarritako helburuei jarraikiz.

Jarraipen batzordearen barnean aztertuko da zer neurri hartu behar diren giza baliabideen kopuru eta horniduretan, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen hezkuntza arreta bermatzeko. Hori dela-eta, Hezkuntza departamentuak konpromisoa hartzen du hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei dagokien arreta espezifikoa emateko ikasmaila guztietan.

c) Aniztasunari erantzutea Haur Hezkuntzan.

Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikasleak dituzten ikastetxeetan, Haur Hezkuntzako espezialista diren laguntzako irakasle hauek izanen dituzte:

–Haur Hezkuntzako 3 edo 4 unitate daudenean: irakasle ½, ratioa 18tik 22ra bitartekoa bada; 1 irakasle, ratioa 22tik goitikoa bada.

–Haur Hezkuntzako 5 edo 6 unitate daudenean: 1 irakasle, ratioa 18tik 22ra bitartekoa bada; 1,5 irakasle, ratioa 22tik goitikoa bada.

–Haur Hezkuntzako 7-11 unitate daudenean: 1,5 irakasle, ratioa 18tik 22ra bitartekoa bada; 2 irakasle, ratioa 22tik goitikoa bada.

–12 unitate edo gehiago: 2,5 irakasle, ratioa 18tik goitikoa bada eta 3 irakasle, ratioa 22tik goitikoa bada.

d) Aniztasunari erantzutea Haur eta Lehen Hezkuntzan.

Ikasturte bakoitzean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan gutxienez 1.000 ordu bideratuko dira irakasle errefortzura. Horretarako, irakasle errefortzuaren indizea erabiliko da, indize hauen arabera:

1. Gerora sortutako matrikulazioen indizea. Gerora sortutako eskolatzeak ikastetxeen egoeran eta funtzionamenduan duen eragina islatzea da adierazle horren helburua.

2. Plantilla errefortzuaren indizea Adierazle hori lantzeko, kontuan hartu behar da gerora sortutako matrikulazioen indizea. Adierazle horren helburua zera da, zehaztea Nafarroako hezkuntza sistemako titulartasun publikoko zein ikastetxek duten plantilla errefortzurako premia handiena, ikasleen aniztasunari ahalik eta kondiziorik onenetan erantzute aldera.

Indize horiek kalkulatzeko, taula hauetan ezarritako faktoreak eta haztapenak hartuko dira kontuan:

Gerora sortutako matrikulazioen indizea

IRIZPIDEA

HAZTAPENA

Ikastetxeko ikasleen ratioa

30

Segida historikoa azken 3 ikasturteotan

30

Komunikazio-hizkuntza larriki ez menderatzea

20

Sartutako ikasleek hezkuntza laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleen kondizioa izatea

20

Plantilla errefortzuaren indizea

IRIZPIDEA

HAZTAPENA

Gerora sortutako matrikulazioen indizea

20

Hezkuntza laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleen indizea

15

Indize sozial, ekonomiko eta kulturala/Gizarte eta hezkuntza kalteberatasuneko egoeraren indizea

15

Ikastetxeko ikasleen ratioa

15

Komunikazio-hizkuntza larriki ez menderatzea

15

Bizikidetza indizea

10

Hezkuntza Errefortzuko programarekin goratutako ikasleak

5

Plantillen egonkortasuna

5

Irizpide horiek premien arabera berrikusteko aukera egonen da.

e) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketa.

16-20 ikasleko ratioak dituzten DBHko 1., 2. eta 3. mailetako talde guztiei 4 ordu emanen zaizkie aniztasunari erantzuteko.

Era berean, 20 ikasletik goitiko ratioak dituzten DBHko 1., 2. eta 3. mailetako talde guztiei 6 ordu emanen zaizkie aniztasunari erantzuteko.

Azkenik, ikasturte bakoitzean gutxienez 270 ordu bideratuko dira Bigarren Hezkuntza edo Oinarrizko Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxeetako irakasle errefortzura. Horretarako, Haur eta Lehen Hezkuntzan orduak banatzeko erabiltzen den plantilla errefortzuaren indizearen antzeko erreminta bat garatuko da, erreminta horrekin zehazteko Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako zein ikastetxetan izanen duen eragina neurriak.

f) Ospitaleetan eta etxean arreta emateko programak.

Ospitaleratuta dauden eta Hezkuntza Departamentuaren aldetik irakasleekin etxeko arreta behar duten ikasleei laguntzeko programari eutsiko zaio. Programaren garapenerako behar diren baliabideak jarriko dira, hala behar balitz.

Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du Osasun Departamentuari helarazten jarraitzeko eskola erizainaren figura ezartzeko aukera.

g) Esku-hartze soziala Bigarren Hezkuntzan.

Hezkuntza Departamentuak, Eskubide Sozialen Departamentuak eta Osasun Departamentuak hezkuntza alorrean sarean lan egiteko estrategia garatzen segituko dute, gisa horretan erantzun ahal izateko ikastetxeetan esku-hartze sozialari loturik dauden premiei.

h) Landa eremuetako eskoletarako edo maila anitzeko ikasgeletarako laguntza.

Eskualde hauek ezarri dira landa eskoletarako:

–1. eremua:

  • Almandoz.
  • Amaiur.
  • Arizkun.
  • Arraioz.
  • Azpilkueta.
  • Erratzu.
  • Gartzain.
  • Irurita.
  • Oronoz.
  • Lekarotz.
  • Urdazubi-Zugarramurdi.
  • Ziga.

–2. eremua:

  • Beintza-Labaien.
  • Ituren.
  • Legasa.
  • Narbarte.
  • Sunbilla.
  • Saldias.

–3. eremua:

  • Areso.
  • Betelu.
  • Goizueta.
  • Jauntsarats.
  • Leitza.

–4. eremua:

  • Arantza.
  • Bera.
  • Etxalar.
  • Igantzi.
  • Lesaka.

–5. eremua:

  • Erronkari.

–6. eremua:

  • Otsagabia.

–7. eremua:

  • Auritz.
  • Aurizberri.
  • Erro.
  • Garralda.
  • Luzaide.
  • Urrotz.
  • Zubiri.

–8. eremua:

  • Altsasu.
  • Arbizu.
  • Etxarri Aranatz.
  • Irurtzun.
  • Iturmendi.
  • Lakuntza.
  • Olazti.
  • Uharte Arakil.
  • Urdiain.

–9. eremua:

  • Oibar.
  • Kaseda.
  • Irunberri.
  • Elo.
  • Zare.

–10. eremua:

  • Añorbe.
  • Barasoain.
  • Beire.
  • Berbintzana.
  • Mendigorria.
  • Miranda Arga.
  • Obanos.
  • Pitillas.
  • Uxue.

–11. eremua:

  • Figarol.
  • Mélida.
  • Murillo el Fruto.
  • Arrada.
  • Santakara.

–12. eremua:

  • Abartzuza.
  • Allo.
  • Antzin.
  • Arroitz.
  • Cárcar.
  • Deikaztelu.
  • Lezaun.
  • Sartaguda.
  • Sesma.
  • Oteitza.
  • Villatuerta.
  • Zudairi.

i) Honelakoak izanen dira landa eskoletako eskolatze ratioak:

–Haur Hezkuntza:

  • 3 mailak bateratuak dituzten unitateak: 14 ikasle gehienez.
  • 2 maila bateratuak dituzten unitateak (3 eta 4 urtekoak edo 4 eta 5 urtekoak): 16 ikasle.

–Lehen Hezkuntza:

  • Lehen Hezkuntzako bi mailatako ikasleak dituzten unitateak: 16 ikasle.
  • Lehen Hezkuntzako hiru mailatako ikasleak dituzten unitateak: 14 ikasle.
  • Lehen Hezkuntzako 4 edo 5 mailatako ikasleak dituzten unitateak: 12 ikasle gehienez.
  • Lehen Hezkuntzako 6 mailetako ikasleak dituzten taldekatzeak: 10 ikasle gehienez.

–Etapen arteko ikasgela mistoetarako:

  • Bi etapa ezberdinetako 2 mailatako ikasleak dituzten unitateak: 14 ikasle gehienez.
  • Bi etapa ezberdinetako 3 mailatako ikasleak dituzten unitateak: 12 ikasle gehienez.
  • Bi etapa ezberdinetako 4 mailatako ikasleak dituzten unitateak: 10 ikasle gehienez.
  • Bi etapa ezberdinetako 5 mailatako ikasleak dituzten unitateak: 10 ikasle gehienez eta laguntzako irakasle bat lanaldi erdian.

Ikasleak zenbatzeko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek bikoitza balioko dute beti baldin eta bi urteko curriculum egokitzapen esanguratsua badute, aurreko akordioan zeuden kondizio berberetan.

5. Koordinazio horizontala eta bertikala.

a) Zuzendaritza eginkizuna.

Ikastetxe publikoetako zuzendaritza eginkizunerako dagoen ordutegiaz gain, ordutegi gehigarria mantenduko da.

b) Tutoretza eginkizuna.

Haur eta Lehen Hezkuntzan irakasle tutoreek eskola-ordu gisa kontatzen direnetatik 2 ordu emanen dituzte astean tutoretza atazetan.

DBHko tutoretza eginkizunerako, berriz, oraingo ordu kopurua bere horretan utziko du Hezkuntza Departamentuak. Eskola zuzeneko ordutzat hartuko dira orain arte eskola-ordutzat jotako horiek.

Batxilergoan, goi mailako heziketa zikloetan eta goi mailako zikloetara sartzeko ikasmailan, irakasleek ordu osagarrietako hiru emanen dituzte astean tutoretza lanetarako.

Batxilergoko, goi mailako heziketa zikloetako eta goi mailako zikloetara sartzeko ikasmailetako taldeetan 25 ikasletik goiti egonez gero, tutoretza partekatuko ereduak ezartzen ahalko dira eta, ikastetxeek aurkezturiko proiektuen arabera, ordu gehiago esleitzen ahalko zaizkio.

c) Administrazioko langileak.

Itunak indarra duen artean, Hezkuntza Departamentuak beharrezko plantilla gehikuntza proposatuko dio Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, 200 ikasletik goitiko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe guzti-guztiek izan dezaten lanaldi erdiko administrari bat.

Era berean, Hezkuntza Departamentuak beharrezko plantilla gehikuntza proposatuko dio Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, 200 ikasletik beherako ikastetxeak astean 10 orduko administrazio laguntzaz hornitzeko, eta lanaldi erdiko (zona izaera) administrari bat landa eskoletarako edo eskola osatugabeetarako.

6. Hezkuntza eskaintza publikoa zabaltzea.

a) Atzerriko hizkuntzak:

Departamentuak Foru Komunitatearen berezko programa eta hizkuntza-ereduetan hobekuntza metodologikoak egiten segituko du.

Irakasleei programa berriak ezartzeko behar besteko baliabideak emanen zaizkie eta programen ezarpena behar bezain garaiz aurreikusiko da, ikastetxearekin adostuta betiere, programa horiek emateko langile kualifikatuak egon daitezen.

Departamentuak bertako eta atzerriko hizkuntzen ikaskuntza prozesuetarako hobekuntza metodologikoak eta kudeaketakoak eskaintzen jarraituko du, prozesu horiek aberastearren departamendu bakoitzaren ikuspegi metodologien ekarpenak baliatuz eta arreta berezia jarriz hizkuntzen arteko transferentziaren kontzeptuan.

b) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT):

Hezkuntza Departamentuak beharrezkotzat jotzen du irakaskuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak bultzatzearekin lotutako bitartekoak etengabe berritzen jarraitzea, software librearen erabilera lehenestea eta horiek curriculumean hein handiagoan txertatzea; halaber, konpromisoa hartzen du IkasNOVA Hezkuntza Digitalizazio Planaren barneko honako ekintza hauek egiteko Itunaren indarraldian zehar, egungo aurrekontuko partidak nahikotasunez zuzkituz:

–Ekipamendua berritzea:

Ikastetxe publikoetako irakaskuntzagune komun, informatika gela eta didaktika departamentu guztiek ekipamendu eguneratua izanen dute, bai eta eguneratze progresiboko plan bat ere, behar beste ordenagailuz gainera, klaustroko kide bakoitzaren berezko zereginak lehenbailehen egiteko aukera egon dadin.

Ikastetxeak ikasgelako ekipamendu informatikoz hornituko dira IKTak egunerokoan txertatzeko alor orokorretan (ez IKTei buruzko alor espezifikoetan). Plan espezifikoak egonen dira bai ekipamenduak hobetzeko, bai irakasleak prestatzeko IKTak txerta daitezen Departamentuaren lehentasunezko ildo metodologikoetan.

Halaber, hezkuntza ekosistema digital orekatu bat sustatuko da, hauek konbinatuko dituena: soluzio teknologiko irekiak –azpiegitura propioetan garatuak eta ostatatuak, segurtasun eta kontrol instituzionaleko irizpideen arabera– eta hezkuntza erabilerako beste erreminta digital batzuk –jada ikastetxeen egunerokoan txertatuta dauden–, lizentziapean betiere. Baterako existentzia horren helburua zera da, ingurune digital askotarikoak, seguruak eta pedagogikoki eraginkorrak eskaintzea, irisgarritasunaren, datuen babesaren eta zerbitzu publikoaren printzipioak errespetatuz betiere.

–Mantentze-lan teknikoak:

Ituna indarrean den bitartean, gaur egun ikastetxeei ematen zaien informatikako mantentze-lanen zerbitzu teknikoa hobetzeko lan eginen du Departamentuak, eta zerbitzu hori pixkanaka indartzeko kondizioak ezarriko ditu. Ikastetxe edo zona bakoitzeko arreta eskaintzen duten teknikari propioak sartzea baloratuko da, baita existitzen diren euskarri kontratuak optimizatzea edo zabaltzea ere, arreta arina, hurbila eta gure hezkuntza komunitatearen premietara egokitua bermatzeko.

–Deskonexio digitala:

Departamentuak konpromisoa hartzen du 2025-2026 ikasturtean irakasleen deskonexio digitala errazteko jarduketa zehatzak aztertzeko eta garatzeko, eta, horretarako, teknologien erabilera orekatua sustatuko du hezkuntzako eraldaketa digitalaren esparruan, esate baterako, lanegunetatik kanpo (asteburuetan, kasu baterako) Educatik jakinarazpenik ez jasotzea konfiguratzeko aukera izan dezan.

7. Lanbide heziketaren garapena.

Departamentuak Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak sustatu eta indartzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

Halaber, Departamentuak Lanbide Heziketaren eskaintza etengabe planifikatzen eta doitzen jarraituko du, Oinarrizko Lanbide Heziketaren eta Lanbide Heziketa Bereziaren eskaintza zabaltzea sustatzeaz gainera.

Ziklo berriak ezartzeko, ikastetxeak antolatu eginen ditu materialak prestatzeko edo itzultzeko erabilgarri dauden orduak edo bitartekoak. Gai hori berariaz jasoko da ikastetxeen antolamendu eta funtzionamendu jarraibideetan ikasturte bakoitzerako. Departamentuak ahalegina eginen du ezarpen aurreikuspena behar besteko aurrerapenarekin egiteko, ziklo horiek emateko langile kualifikatuak egon daitezen.

Bestetik, hezkuntza etapa horretako kalitatea hobetzearren, Lanbide Heziketako ikastetxeen funtzionamenduaren zenbait alderdi berrikusten jarraituko da, bai eta zein diren taldeak banatzeko orduetarako kondizioak ere ziklo ezberdinetan, eta ikastetxeen autonomia sustatuko da hainbat alderditan, hala nola zeinek bere kudeaketarako eta departamentuak antolatu eta hornitzeko, etapa bakoitzerako hezkuntza eskaintza espezifikoa egiteko edo Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu berrien kondizio bereziak ezartzeko.

Hezkuntza Departamentuak arreta berezia jarriko du Lanbide Heziketako unitateetan eta behar diren baliabidez hornituko ditu beren eginkizuna egoki bete dezaten, honako hauek aintzat hartuz: irakasleen ordutegia berrikustea, bajen ordezkapena berehala izapidetzea, taldeak zehaztea, etab.

Itunaren indarraldian zehar, Hezkuntza Departamentuak LHko ikastetxeen makineria berritzen jarraituko du, hornidurak aztertu eta eguneratu gabe daudenak edota beharbada laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzen ez dituztenak ordeztuko ditu.

Genero ikuspegia daukan orientazioa sustatuko da, zikloak aukeratzean dauden genero joerak saihesteko.

Lanbide Heziketako sistema integratuaren barruan, LHko ikastetxeak bizialdi osoko prestakuntzarako erabiltzea sustatzen jarraituko da, nola langabeak hala langabeak prestatzeko.

8. Arte Irakaskuntzak, Hizkuntzen Irakaskuntzak, Kirol Irakaskuntzak eta Helduen Irakaskuntzak.

Hezkuntza Departamentuak irakaskuntza horien garapena sustatzeko konpromisoa hartzen du, baita plantillak egonkortzeko ere, indarreko araudiari jarraikiz betiere.

Ikastetxeko erregelamendu organiko berriak negoziatzerakoan, irakaskuntza horien berezitasunak hartuko dira kontuan.

9. Ikastetxeen sare publikoaren modernizazioa eta haren horniduren eta baliabideen hobekuntza.

9.1. Eskola eraikinetarako plan zuzentzailea eta hornidurak hobetzeko plana:

Itunaren indarraldiak iraun bitartean, Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du behar diren eskola instalazioak eraiki, handitu eta birmoldatzeko helburu hauek lortze aldera: eskolatze premia berriez arduratzea eta hirigintza berrantolamendu berriaren ondoriozko eskolatzeei erantzutea. Eskola eraikinetarako plan zuzentzailearen babesean ziurtatuko dira eskola azpiegituren hobekuntzari buruzko helburu horiek.

Gainera, eraikin berriak jasangarriak direla eta eraikuntzari buruzko araudiari jarraikitzen diotela kontrolatuko da, irisgarritasun eta inklusio irizpideen arabera betiere.

Zonakatzeak berrikusiko dira, ikasleak hurbil eskola daitezen sustatzeko, joan-etorrietarako behar den denbora eta gas kaltegarrien isuriak saihesteko, eta oinez edo bizikletaz egiteko eskola ibilbideak sustatuko dira.

Bestetik, Hezkuntza Departamentuak jarraitu eginen du eskualdeko eskola sukaldeak in situ sustatzen, eskola-jantokiak hezkuntza eskaintzaren partetzat jota, aukera paregabea delako bai pedagogikoki, bai osasunaren sustapenerako.

9.2. Ikastetxeen mantentze-lanak, ekipamenduak eta funtzionamendu gastuak.

a) Ikastetxeen sare publikoaren modernizazioa eta haren horniduren eta baliabideen hobekuntza.

Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du urte anitzeko plan bat prestatzeko, urteko gutxieneko hornidura bat ezarriko duena, ikastetxeetan eraikuntza, hobekuntza eta mantentze-lanetan dauden beharrak asetzeko.

Era berean, ingurua zaintzeko programa espezifikoak ezarriko dira ikasleentzat eta erantzukizun ezberdinak modu bateratuan banatuko dira ikastetxearen curriculum-proiektuan etapa guztietarako.

b) Ikastetxeen ekipamendua.

Hezkuntza Departamentuak, ikastetxeak aztertuko ditu bermatzeko jarraiki egiten diotela eskola instalazioetako segurtasunaren eta laneko arriskuen prebentzioaren alorreko egungo araudiari.

Hezkuntza Departamentuak egoki funtzionatzeko behar duten ekipamenduaz hornituko ditu ikastetxe publikoak eta hezkuntza maila ezberdinetako eskola ekipamenduak eguneratu eta egoera onean mantenduko ditu behar den inbertsioa eginez horretarako.

Orobat, LHko ikastetxeetako makineria eta ekipamenduaren homologazioa eta aldian behingo azterketa bermatzeko (legez eskaturiko prebentzio kondizioetara egokitu daitezen), Departamentuak dagokion partidaz hornituko du.

10. BHIen eta DBHIen arteko baliokidetasuna.

Departamentuak konpromisoa hartzen du BHIen eta DBHIen arteko baliokidetasunari eusteko, eta hala jasota geratuko da kasuan kasuko erregelamendu organikoetan.

11. Eskubide sindikalak.

Eskubide sindikalak mantendu eginen dira, indarreko legediaren eta Unibertsitateaz Kanpoko Irakasleen Mahai Sektorialean 2022ko martxoaren 11n sinatutako Sindikatuen Eskubideei buruzko Akordioari jarraikiz.

II. ERANSKINA.–EKITATEAN ETA HEZKUNTZA KALITATEAN AURRERA EGITEKO ITUNAREN GEHIGARRIA

2025eko apirilaren 14an, "Ekitatean eta hezkuntza kalitatean aurrera egiteko ituna" sinatu zen.

Itun horretan akatsak atzeman direnez, gehigarri honen bidez zuzendu behar dira, honela:

III.4.h) apartatuan (landa eremuetako eskoletarako edo maila anitzeko ikasgeletarako laguntza) hau dago jasota:

"Eskualde hauek ezarri dira landa eskoletarako:

–1. eremua:

  • Almandoz.
  • Amaiur.
  • Arizkun.
  • Arraioz.
  • Azpilkueta.
  • Erratzu.
  • Gartzain.
  • Irurita.
  • Oronoz.
  • Lekaroz.
  • Urdazubi-Zugarramurdi.
  • Ziga.

–2. eremua:

  • Beintza-Labaien.
  • Ituren.
  • Legasa.
  • Narbarte.
  • Sunbilla.
  • Saldias.

–3. eremua:

  • Areso.
  • Betelu.
  • Goizueta.
  • Jauntsarats.
  • Leitza.

–4. eremua:

  • Arantza.
  • Bera.
  • Etxalar.
  • Igantzi.
  • Lesaka.

–5. eremua:

  • Erronkari.

–6. eremua:

  • Otsagabia.

–7. eremua:

  • Auritz.
  • Aurizberri.
  • Erro.
  • Garralda.
  • Luzaide.
  • Urrotz.
  • Zubiri.

–8. eremua:

  • Altsasu.
  • Arbizu.
  • Etxarri Aranatz.
  • Irurtzun.
  • Abartzuza.
  • Allo.
  • Antzin.
  • Arroitz.
  • Cárcar.
  • Deikaztelu.
  • Lezaun.
  • Sartaguda.
  • Sesma.
  • Oteitza.
  • Villatuerta.
  • Zudairi."

Honela behar du:

"Eskualde hauek ezarri dira landa eskoletarako:

–1. eremua:

  • Almandoz.
  • Amaiur.
  • Arizkun.
  • Arraioz.
  • Azpilkueta.
  • Erratzu.
  • Gartzain.
  • Irurita.
  • Oronoz.
  • Lekaroz.
  • Urdazubi-Zugarramurdi.
  • Ziga.

–2. eremua:

  • Beintza-Labaien.
  • Ituren.
  • Legasa.
  • Narbarte.
  • Sunbilla.
  • Saldias.

–3. eremua:

  • Areso.
  • Betelu.
  • Goizueta.
  • Jauntsarats.
  • Leitza.

–4. eremua:

  • Arantza.
  • Bera.
  • Etxalar.
  • Igantzi.
  • Lesaka.

–5. eremua:

  • Erronkari.

–6. eremua:

  • Otsagabia.

–7. eremua:

  • Auritz.
  • Aurizberri.
  • Erro.
  • Garralda.
  • Luzaide.
  • Urrotz.
  • Zubiri.

–8. eremua:

  • Altsasu.
  • Arbizu.
  • Etxarri Aranatz.
  • Irurtzun.
  • Iturmendi.
  • Lakuntza.
  • Olazti.
  • Uharte Arakil.
  • Urdiain.

–9. eremua:

  • Oibar.
  • Kaseda.
  • Irunberri.
  • Elo.
  • Zare.

–10. eremua:

  • Añorbe.
  • Barasoain.
  • Beire.
  • Berbintzana.
  • Mendigorria.
  • Miranda Arga.
  • Obanos.
  • Pitillas.
  • Uxue.

–11. eremua:

  • Figarol.
  • Mélida.
  • Murillo el Fruto.
  • Arrada.
  • Santakara.

–12. eremua:

  • Abartzuza.
  • Allo.
  • Antzin.
  • Arroitz.
  • Cárcar.
  • Deikaztelu.
  • Lezaun.
  • Sartaguda.
  • Sesma.
  • Oteitza.
  • Villatuerta.
  • Zudairi."

Iragarkiaren kodea: F2506981