1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
88E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Ezkabarteko Udal Plan Orokorra. Sustatzailea Ezkabarteko Udala da.
Ezkabarteko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 581E/2023 Ebazpenaren bidez, aldeko ingurumen adierazpen estrategikoa egin zen Ezkabarteko Udal Plan Orokorrari buruz (Ezkabarteko Udala da sustatzailea).
Ebazpen hori 2023ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 11koan.
Aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkotzat jotzen da behin betiko onestea, baina baldintza batekin, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.16.b) artikuluaren arabera: behin betiko onespenaren foru agindua jasotzen denetik gehienez hiru hilabeteko epean aurkeztea informazio geografiko bektoriala, 253/2019 Foru Dekretuaren eranskinean zehazten dena (253/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituena).
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Ezkabarteko Udal Plan Orokorra, Ezkabarteko Udalak sustatua, baina baldintza batekin, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.16.b) artikuluaren arabera: behin betiko onespenaren foru agindua jasotzen denetik gehienez hiru hilabeteko epean aurkeztea informazio geografiko bektoriala, 253/2019 Foru Dekretuaren eranskinean zehazten dena (253/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituena).
2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Ezkabarteko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 15ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2507178