1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1170/2025 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 4114/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 167/2025 Ebazpenaren bidez (2024ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 10ekoa), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 928/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plaza hutsak aukeratzeko.
Deialdian ezarritakoari jarraikiz plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideei plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.
2. Lehiakideei adieraztea ezen beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2025eko maiatzaren 20an.
3. Lekualdatze-lehiaketa eginda, 14 plaza hutsik gelditu dira, II. eranskinean jaso direnak.
4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko, Lurralde Kohesioko Departamentuko eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko apirilaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
I. ERANSKINA.–ARKITEKTO TEKNIKOEN LEKUALDATZE-LEHIAKETAN ESLEITUTAKO PLAZAK
IZENA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEEN EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURT. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
BEORLEGUI AZNAREZ, MARIA PILAR | 3784 | EKONOMIA ETA OGASUN DEP. | AURREKONTUEN ETA ONDAREAREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
GOÑI CEBRIAN, MARIA | 12004 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | TOKI ADMINISTRAZIOAREN ETA DESPOPULAZIOAREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
HUARTE HUARTE, MARIA CRISTINA | 7552 | KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEP. | TURISMO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
MENDIVE SAN MARTIN, MARIAN | 6943 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | TOKI ADMINISTRAZIOAREN ETA DESPOPULAZIOAREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
II. ERANSKINA.–ARKITEKTO TEKNIKOEN LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN ONDORIOZ HUTSIK GELDITU DIREN PLAZAK
PLAZA | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEEN EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURT. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
4142 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | BARNE ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | |
4962 | KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEP. | NAFARROAKO KIROLAREN ETA JARDUERA FISIKOAREN INSTITUTUA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
4969 | KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEP. | NAFARROAKO KIROLAREN ETA JARDUERA FISIKOAREN INSTITUTUA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
5823 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | BARNE ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | CORDOVILLA | MISTOA | | | B |
10937 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | JUSTIZIA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
12003 | LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEP. | LEHENDAKARITZAKO, GOB. IREKIKO ETA PARL. HARREMANETAKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | |
33198 | HEZKUNTZA DEP. | LANGILERIAREN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | BAI | | B |
38026 | HEZKUNTZA DEP. | LANGILERIAREN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | BAI | | B |
38502 | HEZKUNTZA DEP. | LANGILERIAREN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | BAI | | B |
62494 | OSASUN DEP. | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
66597 | OSASUN DEP. | OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
72417 | OSASUN DEP. | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | |
73198 | OSASUN DEP. | OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | |
73388 | OSASUN DEP. | REINA SOFÍA OSPITALEA | FUNTZIONARIOA | TUTERA | EZ-EUSKALDUNA | | | |
Iragarkiaren kodea: F2506532