1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
716E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita lekualdatze-lehiaketa baten deialdiaren testua, familiako eta komunitateko medikuntzako, larrialdietako mediku albokoen, odol bankuko medikuen eta mediku ikuskatzaileen lanpostuei buruzkoa.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 9an emandako 656E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen familiako eta komunitateko medikuntzako 42 plaza huts (OOLTko medikuen 26 plaza huts, LZAko medikuen 10 plaza huts eta LZBko medikuen 6 plaza huts), larrialdietako mediku albokoen 21 plaza huts, odol bankuko medikuen plaza huts 1 eta mediku ikuskatzaileen 6 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 9an emandako 656E/2025 Ebazpenaren testua, honela:
Honako hau dioen tokian:
b) "Fakultatibo espezialisten" estamentuan eta kasuan kasuko espezialitatean sailkatua dagoen lanpostu batean aritzeko izendatua izatea.
Honela behar du:
b) "Osasun arloko bestelako fakultatiboak" estamentuko eta "Medikuntza" espezialitateko lanpostu batean aritzeko izendatuak izatea (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide zehatza arautzen duenak, eranskinean agertzen duen estamentu eta espezialitateetako izendapenen sailkapen indarduna).
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 30ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2507912