113. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez Miguel Ángel Núñez Iriarte jauna eta María José Fernández Fernández andrea Nafarroako Kontuen Ganberaren funtzionario izendatzen baitira, administrari-posturako.

Amaitu da hamahiru administrari-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia –horietarik hamaika Nafarroako Parlamentuaren zerbitzukoak izanen dira (bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin), eta beste bi, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzukoak (bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin)–. Deialdia Mahaiak 2023ko ekainaren 14an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen (2023ko ekainaren 30eko 137. NAOn argitaratu zen), eta Mahaiak 2024ko otsailaren 26an eta 2025eko urtarrilaren 13an hartutako erabakien bidez aldatu zen, deialdian bi lanpostu huts gehiago sartzeko).

Nafarroako Parlamentuak 2025eko apirilaren 2an hartutako erabakiaren bidez, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak txanda bakoitzerako izangaien alde egindako izendapen-proposamena onetsi zen (izendapen-proposamena 2025eko apirilaren 8ko 45. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2025eko apirilaren 10eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen).

2025eko maiatzaren 20an, lanpostu hutsak aukeratu ziren, eta Kontuen Ganberari dagozkionak Miguel Ángel Núñez Iriarte jaunari eta María José Fernández Fernández andreari esleitu zitzaizkien (azken horrek euskarako hizkuntza-eskakizuna duena hartu zuen).

Horrenbestez, lehendakari naizen honek, dauzkadan ahalmen eta eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nafarroako Kontuen Ganberaren funtzionario izendatzea Miguel Ángel Núñez Iriarte jauna eta María José Fernández Fernández andrea (euskarazko hizkuntza-eskakizuna), administrari-posturako.

Bigarrena.–Izendatutakoek hilabeteko epea izanen dute izendapen hau jakinarazten zaienetik aitzina beren lanpostuaz behin betiko jabetzeko.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Kontuen Ganberaren webgunean argitara dadin, interesdunei jakinaraz dakien eta Nafarroako Kontuen Ganberako idazkari nagusiari helaraz dakion.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 26an.–Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakaria, Ignacio Cabeza del Salvador.

Iragarkiaren kodea: F2507917