1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, hamahiru administrari-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Horietarik hamaika Nafarroako Parlamentuaren zerbitzukoak izanen dira -bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin-, eta beste bi, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzukoak -bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin-. Izendapena.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko maiatzaren 26an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Amaitu da hamahiru administrari-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia –horietarik hamaika Nafarroako Parlamentuaren zerbitzukoak izanen dira (bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin), eta beste bi, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzukoak (bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin)–. Deialdia Mahaiak 2023ko ekainaren 14an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen (2023ko ekainaren 30eko 137. NAOn argitaratu zen), eta Mahaiak 2024ko otsailaren 26an eta 2025eko urtarrilaren 13an hartutako erabakien bidez aldatu zen, deialdian bi lanpostu huts gehiago sartzeko).
Nafarroako Parlamentuak 2025eko apirilaren 2an hartutako erabakiaren bidez, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak txanda bakoitzerako izangaien alde egindako izendapen-proposamena onetsi zen (izendapen-proposamena 2025eko apirilaren 8ko 45. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2025eko apirilaren 10eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen).
Zerbitzu Orokorretako buruak txostena egin du interesdunek deialdiko 7.2.4 eta 8.3 oinarrietan adierazitako dokumentazio guztia behar den epean eta moduan aurkezteari buruz. Hortaz, txosten hori ikusita eta deialdiko 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, honako hau ERABAKITZEN DA:
1. Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, Administrarien Kidegoko administrari gisa, ondorik adierazten diren pertsonak:
Txanda irekia:
–Beatriz Sánchez Aldaz andrea - Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzua.
–María López Elía andrea - Zerbitzu Juridikoak, Kudeaketa Parlamentarioko Atala.
–M.ª Elena Gadañón Gárriz andrea - Zerbitzu Juridikoak, Kudeaketa Parlamentarioko Atala.
–Ignacio San José Mendióroz jauna - Idazkaritza Nagusia, Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren idazkaritza.
–M.ª José Sánchez Borrachero andrea - Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzua.
–Luis Miguel Garatea Zubieta jauna - Zerbitzu Juridikoak, Kudeaketa Parlamentarioko Atala.
–Rogelio Aizkorbe Esain jauna - Zerbitzu Juridikoak, Kudeaketa Parlamentarioko Atala.
–M.ª Concepción Arrarás Andueza - Idazkaritza Nagusia, Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren idazkaritza.
Txanda irekia (euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak):
–Haizea Calvo Mutuberria andrea - Zerbitzu Juridikoak, Kudeaketa Parlamentarioko Atala.
Igoera txanda:
–Fernando Mauleón Antonio jauna - Idazkaritza Nagusia, Prentsa Atala (euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna duen lanpostua).
Desgaitasuna duten pertsonentzako txanda:
–Juana M.ª Magirena Anchorena - Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzua.
2. Ezartzea izendatutakoek hilabeteko epea izanen dutela, izendapen hau jakinarazten zaienetik aitzina, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren aitzinean beren lanpostuaz behin betikoz jabetzeko.
Nafarroako Parlamentuak adieraziko die zer egun proposatzen den lanpostuaz jabetzeko, Ganberaren beharrak eta jarduera kontuan hartuta.
3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta zerbitzuburu guztiei igortzea.
4. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 26an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: F2507864