1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1382/2025 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez María Loreto Ramos De Miguel andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, administrari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatu zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 930/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, 2024ko ekainaren 6an, puntuazio handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena argitaratu zen deialdiaren web-fitxan. Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 2516/2024 Ebazpenaren bidez, izangai horiek izendatu eta kontratatu ziren, eta epearen zenbaketa eten zitzaion, besteak beste, María Loreto Ramos De Miguel andreari, ezinbesteko arrazoi bat alegatu zuelako.
Alegatutako ezinbesteko arrazoia bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik, eta egin denez lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. María Loreto Ramos De Miguel andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrari lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 64792 zenbakia duen plaza esleitzea. Plaza hori Osasun Departamentuko Reina Sofia ospitaleari atxikita dago, eta Tuteran du destinoa.
2. Izendatutako izangaiak 2025eko ekainaren 14an hartu beharko du lanpostuaren jabetza Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalean (Tarazonako errepidea, 4. kilometroa, 31500 Tutera).
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
Iragarkiaren kodea: F2507601