1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko maiatzaren 21ean hartua, Nafarroako Gobernuak Segurtasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 51.2 artikuluak ezartzen du Foru Diputazioaren eta Espainiako Gobernuaren ordezkari kopuru berak osatuko duela Segurtasun Batzordea.
Aurreikuspen horrekin bat etorriz, otsailaren 5eko 99/1996 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Segurtasun Batzordean izanen zituen ordezkariak izendatu ziren. Geroago, beste izendapen batzuk egin ziren, Nafarroako Gobernuak 2005eko uztailaren 4an hartutako erabakiaren bidez eta Nafarroako Gobernuak 2007ko azaroaren 19an hartutako erabakiaren bidez.
Ikusirik Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organiko berria, zeina azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak Segurtasun Batzordean izanen dituen ordezkarien izendapena aldatzea, zehazki, Gobernuak 2007ko azaroaren 19ko erabakiaren bidez egin zena.
Horiek horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak,
ERABAKITZEN DU:
1. Honako pertsona hauek izendatzea Nafarroako Gobernuaren ordezkari izan daitezen Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 51.2 artikuluan ezarritako Segurtasun Batzordean:
–Barneko gaien arloan eskumena duen departamentuaren titularra.
–Barne Zuzendaritza Nagusiaren titularra.
–Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren titularra.
–Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuaren titularra.
2. Nafarroako Foruzaingoko burua edo barneko gaien arloan eskumena duen departamentuaren titularrak izendatutako beste edozein pertsona ere joaten ahalko da Batzordearen bileretara, hitzik eta botorik gabeko aholkulari gisa.
3. Erabaki honek indarrik gabe uzten du Nafarroako Gobernuak 2007ko azaroaren 19an hartutako erabakiaren bidez egindako izendapena.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2507303