113. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA, Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurarena, zeinaren bidez baliozkotzen baita 1/2025 Foru Lege-dekretua, maiatzaren 7koa, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituena.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2025eko maiatzaren 22an egindako bilkuran, baliozkotu zuen 1/2025 Foru Lege-dekretua, maiatzaren 7koa, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituena, eta erabaki zuen presako prozeduraz foru-lege proiektu gisa izapidetzea. Foru Lege-dekretua 2025eko maiatzaren 9ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2025eko maiatzaren 13ko 63. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Legebiltzarreko Erregelamenduaren 182.6 artikuluan ezarritakoa betez, argitara dadin agintzen da.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 22an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2507683