112. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GARRAIOEN ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN MINISTERIOA

Aldez aurreko gordailuen eta okupazio azkarragatiko kalte-ordainen espedienteen ordainketa, obra hauen ondorioz: "A-68 autobia. Gallur-Mallén tartea. Zaragozako probintzia" obraren 3. aldaketaren trazadura-proiektua. Gakoa: 12-Z-4340

Errepideen barruti honek erabaki du ezen, indarrean den Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean eta hura aplikatzeko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, 2025eko ekainaren 12a izanen dela erreferentziako espedienteetako aldez aurreko gordailuen eta okupazio azkarragatiko kalte-ordainen ordainketa edo kontsignazioa egiteko eguna.

Dei egiten zaie erantsitako zerrendan agertzen diren pertsonei, ukituak baitira, okupazio-aktak egiteko ekitaldira joateko (zerrenda Cortesko Udalaren iragarki-taulan ere paratu da jendaurrean). Ondotik zehazten da non eta noiz eginen den ekitaldi hori:

UDAL

MUGARTEA

OKUPAZIO-AKTEN

EGUNA

ORDUTEGIA

EGITEKO

TOKIA

HELBIDEA

CORTES

2025/06/19

12:00etatik 12:30era

Cortesko udaletxea

Duques de Miranda plaza 4

31350 Cortes (Nafarroa)

Datozen egunetan banakako jakinarazpena igorriko zaio desjabetutako ondasunen titular bakoitzari.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2025eko maiatzaren 27an.–Barrutiko ingeniari burua, Sandra de Francisco Méndez.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

Cortesko udal mugartea.

U.M.

ORDENA

ZK.

KATASTROKO
ERREFERENTZIA

POL.

LURZ.

JABEA

DESJABETZEA (m²)

AIREKO
ZORTASUNA
(m²)

LURPEKO
ZORTASUNA
(m²)

ALDI BATERAKO

OKUPAZIOA

(m²)

CORTES

M3-3

310000000001474611EG

2

534

REPSOL COMERCIAL DE PRODUCTOS PETROLIFEROS SA

858

0

0

0

CORTES

M3-17

310000000002248322JK

10

121

IBERDROLA SA

0

0

789

0

Iragarkiaren kodea: E2507735