112. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

15E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak martxoaren 6an emandako 8E/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, merkataritzako enpresa txiki eta ertainen (ETE) lehiakortasuna hobetzeko 2025eko dirulaguntzen deialdia onetsi zen.

Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak martxoaren 6an emandako 8E/2025 Ebazpenaren bidez, merkataritzako enpresa txiki eta ertainen (ETE) lehiakortasuna hobetzeko 2025eko dirulaguntzen deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ekoan. Ebazpen horren bidez onetsitako eranskinean deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Akats bat atzeman da 5.4.1 oinarri arautzailearen lehen paragrafoaren idazketan; izan ere, gaztelaniazko bertsioan "no" hitza ageri da "o" hitzaren ordez. Beraz, Merkataritza eta Artisautza Antolatzeko eta Laguntza Ekonomikoen Atalak horri buruz egindako txostenaren arabera, zuzendu egin behar da.

Akatsak zuzentzeko aukera ezarrita dago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea merkataritzako enpresa txiki eta ertainen (ETE) lehiakortasuna hobetzeko 2025eko dirulaguntzen deialdiaren 5.4.1 oinarri arautzailearen lehenengo paragrafoan atzemandako akatsa (deialdi hori Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 8E/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen), era honetan:

Gaztelaniazko bertsioan, honako hau dioen tokian:

Las inversiones subvencionables deben estar realizadas en establecimientos comerciales minoristas ubicados en Navarra e integrados en trama urbana. A estos efectos se tendrá en consideración la ubicación del local en suelo urbano no urbanizable con un uso residencial dominante en la propia parcela o en las contiguas, esto es colindantes, quedando excluidos los establecimientos comerciales ubicados en polígonos industriales, comerciales o de servicios y aquellos ubicados en zonas transfronterizas.

Honela behar du:

Las inversiones subvencionables deben estar realizadas en establecimientos comerciales minoristas ubicados en Navarra e integrados en trama urbana. A estos efectos se tendrá en consideración la ubicación del local en suelo urbano o urbanizable con un uso residencial dominante en la propia parcela o en las contiguas, esto es colindantes, quedando excluidos los establecimientos comerciales ubicados en polígonos industriales, comerciales o de servicios y aquellos ubicados en zonas transfronterizas.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 13an.–Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Pablo Ezcurra Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2506986