2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Xehetasun-azterketa, Zuluetako 6. poligonoko 100. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 8ko 2025-0604 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Zuluetako 6. poligonoko 100. lurzatian, Eduardo Berián Lunak eta Ana Zudaire Díaz-Tejeirok sustatua, bat etorriz Juan José Peralta Gracia eta Andrés Ayesa Pascual arkitektoek idatzitako agiriarekin.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da Elortzibarko Udalaren bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara.
Noainen (Elortzibar), 2025eko maiatzaren 9an.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2506873