2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa, 1. sektoreko (Queiles) plan partzialeko U.I.4 unitatean (U2.8-1.1 eta U2.8-1.2. lurzatiak). Hasierako onespena
Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko maiatzaren 9ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Partzialeko 1. sektoreko (Queiles) plan partzialeko U.I.4 unitatearen (U2.8-1.1 eta U2.8-1.2. lurzatiak) determinazio xehatuetan, udalari dagokionean, jabetza eskubidea izan ezik eta hirugarrenen eskubidea ukatu gabe. Aldaketa 2024ko urrikoa da, eta Jardines de Tudela SLk sustatu du, José Francisco Glaría Yetano eta Francisco Glaría Gastón arkitektoek idatzitako proiektuari jarraikiz.
Alegazioak aurkezteko epea hilabetekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Tuteran, 2025eko maiatzaren 13an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2506962