2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
UE-M135 hiri-jarduketarako plan berezia, hirigune historikoko barne-eraberritzeko plan bereziaren barnean. Hasierako onespena
Tafallako Udalak, 2025eko maiatzaren 8an egindako tokiko gobernu-batzarrean, erabaki zuen hasiera batez onestea UE-M135 hiri-jarduketarako plan berezia, hirigune historikoko barne-eraberritzeko plan bereziaren barnean. Tafallako Udalak sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendearen eskura egonen da esteka honetan: https://www.tafalla.es/wp-content/uploads/2025/05/Modificacion_PERI_parcela__705_pol34_rec_2_feb25_-_SEFYCU_173834-1.pdf. Hala, interesdunek aukera izanen dute hura aztertzeko, eta, orobat, aukera izanen dute erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak aurkezteko.
Tafallan, 2025eko maiatzaren 9an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2506895