2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdiaren laburpena, 2025ean garapenaren eta herritartasun globalaren aldeko hezkuntza proiektuak gauzatzeko dirulaguntza norgehiagokako araubidean emateko
DDBN (Identif.): 835127.
Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/835127).
Lehena.–Onuradunak.
Dirulaguntza ematea zertan oinarritzen den eta egoera horretan dauden pertsonak edo entitateak izaten ahal dira onuradun, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta apartatu honetan hala egin dela adierazten bada.
Berariazko betekizunak:
a) Bere izaera juridikoarekin eta legearekin bat eratutako pertsona juridikoak izatea, eta Garapenaren aldeko Lankidetzako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erregistroan izena emanda izatea eskabideak aurkezteko mugaegunean; halaber, dokumentazioa eguneratua izan beharko dute.
b) Entitate eskatzaileak aurretik egiaztatu beharko du eskarmentua daukala garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta/edo hezkuntza-proiektuetan.
c) Iruñean edukitzea egoitza edo ordezkaritza iraunkorra. Nolanahi ere, deialdi honen onuradunak izaten ahal dira baldintza hau bete ez, baina beren jarduera gehiena Iruñean eta bertako herritarrekin garatzen duten entitateak. Horretarako, Iruñean azken bi urteetan jardun izana egiaztatu beharko dute.
d) Helburu sozialak beteko direla bermatzeko egitura edukitzea eta proposaturiko helburuak erdieste aldera behar diren eskarmentua eta jarduteko gaitasuna egiaztatu ahal izatea.
e) Sareko lanari dagokionez, proiektua gauzatzen laguntzen duten entitateek, unean-unean edo jarraian, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: irabazi-asmorik gabekoak izatea, entitate publikoak edo pribatuak izatea, nortasun juridikoa izan zein ez.
Bigarrena.–Xedea:
Gure hirian elkartasunaren kultura sustatzen laguntzea, lurraldean errotzea sustatzen duten edo intereseko sektore/gai bat lantzen duten ekintzen bidez, hiriko pertsonak eta erakundeak aldaketa-eragile izan daitezen, bai gure inguru hurbilean, bai mundu osoan.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Dirulaguntza-deialdia, 2025ean garapenaren eta herritartasun globalaren aldeko hezkuntza proiektuak gauzatzeko dirulaguntza norgehiagokako araubidean emateko. www.pamplona.es/eu.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
90.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.
Seigarrena.–Eskabideak aurkezteko tokia.
Entitate bakoitzak eskabide bakarra aurkezten ahalko du, eta eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (www.pamplona.es/eu) argitara emandako "Dirulaguntzen eskaera elektronikoa pertsona juridikoendako" delako izapidearen bidez.
Zazpigarrena.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak egiteko epea.
Diruz laguntzen ahal diren gastuak egiteko epea 2025eko irailaren 1ean hasiko da, eta 2026ko abuztuaren 31n amaituko.
Zortzigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epemuga.
2026ko urriaren 1a baino lehen (eginiko jarduketak eta justifikazio osoa).
Bederatzigarrena.–Ordaintzeko era.
Emandako dirulaguntzaren %100 aldez aurretik ordainduko da, ordainketa bakarrean.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 26an.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.
Iragarkiaren kodea: L2507645